Borrar
Kerejeta tailerrera bisita egin zuen Olanok.
Markel Olano Ataunen, bertako «errealitatearen berri» jasotzeko

Markel Olano Ataunen, bertako «errealitatearen berri» jasotzeko

DV

Jueves, 27 de noviembre 2014, 00:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Markel Olano, Gipuzkoako aldun nagusi izateko EAJ-PNVren hautagaia, Ataunen izan zen atzo eta Bittor Oroz eta hainbat jeltzale lagun zituela, Ataungo herriaren errealitatearen berri jaso zuen modu zuzenean ataundar beraiekin izandako topaketetan.

Bisitaldia Lizarrustiko parketxean hasi zen eta egun osoan zehar Joxe Migel Barandiaranen museoa bisitatu, basoan lanean ari direnekin bildu eta partekatu zuen beren errealitatea, eta Kerejeta lantegira ere hurbildu zen. Bisitaldiari amaiera emateko, Goierri bailarako herrietako ordezkari jeltzaleekin elkartu zen Ataungo batzokian.

Basoan lanean ari zirenekin egon ondoren, Markel Olanok honakoa azpimarratu zuen: «Kudeaketa eta ustiaketa jasangarriarekin, basogin-tzak eta lehen sektoreak enpleguaren eta aberastasunaren iturburu dira Ataungo herriarentzat eta nataruraren eta ustiaketaren arteko oreka mantendu behar dugu». Gogoratu zuen udalerriaren %75 Aralarreko Parke Naturala zela.

Halaber, Kerejeta tailerrean izan eta gero herri txikietan ere industri azpiegitura lehiakorra eta punta-puntakoa edukitzearen garran-tzia aipatu zituen. «Udalerri bakoi-tzak bere herritarren bizi kalitatea eta zerbitzuak bermatzearen aldeko apustua egitea ezinbestekoa da Gipuzkoak gaur egun duen lurralde oreka mantentzeko eta horretarako beharrezkoa da herrian bertan lanpostuak bermatzen dizkiguten lantegiak izatea».

Eguna amaitzeko eta bailarako alderdi jeltzaleko ordezkariekin bildu aurretik Ataungo batzokian, Markel Olanok hainbat ataundarrekin partekatu zuen kalean gauzatutako elkarrizketa zuzenetan beren egunerokotasuna, kezkak eta etorkizunerako asmo eta itxaropenak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios