Secciones
Servicios
Destacamos
JON ITURRIOTZ
Viernes, 21 de noviembre 2014, 00:14
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Tolosako San Esteban auzoko Ferialekua Euskal Herriko Frisoi Lehiaketaren eszenatoki bihurtuko da beste behin. Aurtengoa, seigarren edizioa izango da eta goizeko 8etatik aurrera bertan azienda oneneak ikusteko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek.
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, zortzi ganaduzale ariko dira lehian, eta sei atal edo kategoria izango dira abereak aurkezteko. Euskal Erkidegoko eta Nafarroako ustialekuek parte hartuko dute eta hobekuntza genetikoaren eta ganaduzaleen eguneroko lanaren bidez lortu diren lorpenak ezagutzera emango dira.
Goizeko 10:00etan hasita, Igeldoko (Gipuzkoa) Ondazarte Gain, Muskizeko (Bizkaia) Miguel Gomez, Arrankudiagako (Bizkaia) Alfonso Olabarrieta, Karrantzako (Bizkaia) Jon Gutierrez, Basauriko (Bizkaia) Karmele Ibarretxe, Gatikako (Bizkaia) Miren Ardeo, Cascanteko (Nafarroa) Planillo eta Mutrikuko (Gipuzkoa) Zaldumendi ganaduzaleek txahalak, bigak, behiak eta esnetan dauden behiak erakutsiko dituzte, lehiarako.
Goizean zehar etxe -komertzialetako stand-ak egongo dira Feri Lekuan (pentsu etxeak, makinaria etxeak, intseminazio zentruak,....)
Zozketan parte hartzeko gutunean bidaltzen den txartela Feria Lekuan egongo den kutxan sartu beharko da.
Gainera, ganaduzaleek ekoitzitako esnea eta esnekiak dastatzeko modurik ere izango da. Izan ere, antolatzaileen helburua esnearen sektorea gainerako herritarrei gerturatzea ere izango da, txapelketaren aitzakian. Horretarako, Ferialekura bertaratzen direnek behiak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute.
10:15ean. Txapelketa hasiko da.
111:15ea. Bigen txapeldunen txapelduna sarituko dute.
12:15ean. Zezenen alaba onenari eta errape onenari saria.
12:3ean. Behien txapeldunen txapelduna sarituko dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.