Borrar
Herriko artzainek euren gaztak saltzen dituzte azokan.
Azoka berezia egingo  da Berastegin igandean, kultur astearen baitan

Azoka berezia egingo da Berastegin igandean, kultur astearen baitan

LABAIEN

Viernes, 31 de octubre 2014, 00:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Asteburu oparoa izango da oraingoa Berastegin. Gaur, lehen hitzordua izango da eta txikienei zuzenduta dago. 16:15etatik aurrera, Artzainen parkea irekiko da Kulkiren jostailu bereziekin, tartean txokolatada eta guzti. Ilunabarrean pintxo-poteoa eta honen ondoren, Adolfo Madinabeitia gasteiztarra eskaladarai buruz hitz egingo du erabilera anitzeko gelan. Felipe Uriarteren ordez dator eskalatzailea azken orduan ezinezkoa suertatu zaiolako mendizaleari.

Bihar, 19:00etan, 'Piano bat bertsoan' ikuskizuna eskainiko da Ainhoa Ansa, Jagoba Astiazaran eta Beñat Gaztelumendiren eskutik, erabilera anitzeko gelan.

Igandean, goizean zehar, azoka berezia egingo da batipat herriko produktuekin osatua: barazki, gozoki, eskulan eta abar. Honekin batera, herri mailako gazta lehiaketa, ardi, ahari eta bildots lehiaketa, postu lehiaketa, arroz-esne lehiaketa, animalia ezberdinen erakusketa eta rallyko argazki onenen erakusketa egingo dira.

Arratsaldean, taloa txerrikiarekin eta goizean lehiatutako gazta eta arroz esnea eskainiko dira, aurtengo kultur asteari agur esateakin batera.

Lehiaketen artean gazta lehiaketa da urte gahienenetan egiten datorrena, izan ere 23.a izango da aurtengoa. Betidanik, herri mailako lehiaketa bat izan da, herriko artzainen gaztak izaten dira protagonistak, eta bakoitzak bere etxeko ardien esnearekin egina izan behar du gazta partehartzailea.

Urtero, 14-15 artzainek aurkezten dute beren lanaren fruitua eta lehen postuak lortzen dituzten 3 gaztak, zozketatu egin ohi dira, herriko eskolumeen mesedetan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios