Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Hamabi odol emaile lazkaotarrek domina jasoko dute bihar Igartzan

Omenaldia jasoko duen hamabigarren lazkaotarra 'gran donante' izendatua izango da, laurogei aldiz odola eman duelako hain zuzen ere

DV

Sábado, 25 de octubre 2014, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bihar iluntzean, Goierriko odol emaileei dominak eta trofeoak emateko ekitaldi bat antolatu dute Igartzan, Beasainen, eta Alegi, Amezketa, Ataun, Beasain, Idiazabal, Ikaztegieta, Itsasondo, Legazpi, Legorreta, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zegama, Zaldibia, Zumarraga eta Urretxuko ordezkariak bilduko dira bertan, Lazkaotarrekin batera.

Gutxienez hogeita bost aldiz odola eman duten odol emaileei omenaldia egingo zaie lehenengo jauregi beasaindarrean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera domina, diploma eta garaikurrak banatuz, eta Lierniako Mujika jatetxera joango dira denak afaltzera ondoren.

Biharko jaialdian omenduko dituzten lazkaotarrak hamabi izango dira. Hauetako bostek zilarrezko domina jasoko dutelarik, hogeita bost aldiz odola emateagatik, eta beste seirek urrezkoa, berroita hamar aldiz odola emateagatik gizonezkoen kasuan eta berrogei aldiz emakumeetan. Omenaldia jasoko duen hamabigarren lazkaotarra «gran donante» izendatua izango da, laurogei aldiz odola eman duelako hain zuzen ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios