Borrar

Petti eta Behi Bi Bluesen kontzertua bihar gaztetxean

A. GOIKOETXEA ORBEGOZO

Jueves, 2 de octubre 2014, 00:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udazkenarekin batera kontzertu denboraldi berriari hasiera emango dio bihar gauean Alegiako gaztetxeak. Lehen hitzordu honetan, Petti eta Behi Bi Blues izango dira gaztetxeko oholtzara igoko diren taldeak. Pettik urriaren 22an kaleratuko du disko berria eta, sarritan bakarka aritzen den arren, bihar hirukote formatuan ariko da. Hiruko hori osorik Berakoa izango da, gainera, Iñigo eta Igor Telletxea musikari beratarrak ariko baitira baxuan eta baterian.

Ondoren Behi Bi Blues taldea ikusteko aukera izango da. Unai Azkarate Azkaiter Pelox gitarristak eta Gaizka Azkarate harmonika-jotzaileak osatzen duten proiektua da. Duela gutxi kaleratu duten disko berriaren aurkezpen birarekin dabiltza hara eta hona, eta bihar Alegian izango dute geltokia, baxu-jotzaile batekin hirukotea osatuz. Blues doinu eta erritmoez gozatzeko aukera izango da eta, jam sessionaren maitale sutsuak izaki, inprobisazioak ere lekua izango du kontzertuan.

Esanda bezala, hitzordua 22:30ean Alegiako gaztetxean. Sarrerak 7 euro balioko du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios