Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Sei proiektuak daude ikusgai herriko toki desberdinetan.
Pasabide arriskutsuari irtenbidea emateko aurkezpen bilera egingo da

Pasabide arriskutsuari irtenbidea emateko aurkezpen bilera egingo da

Lazkaomendiko Lartxai elkartean, iluntzeko 20:30etatik aurrera izango da

DV

Viernes, 19 de septiembre 2014, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lazkaotarren eskari bat izan da, Lazkaomendiko bideguru-tze zaharra Iturgaitzagako biribilguneaz ordezkatu zenetik, herriko hilerrira nahiz Lazkaomendira joateko oinezkoei GI-2120 errepidea (saihesbidea) gurutzatzeko segurtasuna emango dien pasabide bat egitearena. Horregatik, Lazkaoko Udalak, parte-hartze prozesu bat jarri du martxan aste honetan eta udal teknikariek aurkeztu eta Hirigin-tza eta Parte-hartze batzordeek onartutako sei proiektu daude ikusgai herriko toki desberdinetan astelehenetik, jendeak hauek aztertu eta ekarpenak egin ditzan.

Proiektu hauek ezagutzera hurbiltzen denari oinarrizko azalpenak emateko helburuarekin udal arduradunak izan dira kultur etxean, atzo eta astelehenean, eta Arerian, astearte eta asteazkenean. Gaur, Azeari Andonegi alkatea izango da dauden asmoen berri emango duena Lazkaomendiko Lartxai elkartean, iluntzeko 20:30etatik aurrera.

Bihar eta datorren astean ere izango dira proposamenak ezagutu eta lantzeko aukerak eta aurretik argitaratutako erakusketen egutegia egokitua izan denez, hemen toki eta ordutegi berriak: bihar, larunbata, udaletxean 9:00etatik 12:30etara; astelehenean, irailak 22, kultur etxean 9:00etatik 12:30etara; asteartean eta asteazkenean, Hirigoien kaleko eskola txikian izango da erakusketa, goizez asteartean (9:00-12:30) eta arratsaldez asteazkenean (17:00-20:30); ostegunean, irailak 25, kultur etxean 17:00etatik 20:30etara; ostiralean, irailak 26, Lazkaomendiko Lartxai elkartean 20:30etatik aurrera; eta larunbatean, irailak 26 eta azken eguna, udaletxean 9:00etatik 12:30etara. Ondoren ekarpenak egiteko epea zabalduko da, bi asteko iraupena izango duena.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios