Borrar
Haur eta gazteak txupinazoaren zain.
Haurren egunarekin hasi ziren San Bartolome jaiak Bidanian

Haurren egunarekin hasi ziren San Bartolome jaiak Bidanian

Bazkalondoren, herriko jaien hasiera eman zuen txupinazoa bota zuten Joxe Erramun Goikoetxea alkateak eta Ane Lasa zinegotziak Udaletxeko balkoitik kanpai hotsekin batera

A. NÚÑEZ

Viernes, 22 de agosto 2014, 00:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bidaniko San Bartolome jaiak atzo hasi ziren. Goiz osoan haurrak gustura aritu ziren beraientzako gurasoek prestatutako jokoetan jolasean. Zinta-jolasa, aulki jolasa, globoak lehertzea, lokotxak, soka-tira, eta abar, izan ziren jokoetako batzuk. Ondoren, indarrak berreskuratzeko bazkaria izan zuten denek.

Bazkalondoren, herriko jaien hasiera eman zuen txupinazoa bota zuten Joxe Erramun Goikoetxea alkateak eta Ane Lasa zinegotziak Udaletxeko balkoitik kanpai hotsekin batera, eta jarraian denak karrozara igo ziren herrian zehar txikiteo herrikoia egiteko. Kontsejutik hasita, herriko taberna guztietan egin zuen geldialdia gazte taldeak Balzola anaiak trikitilariekin batera.

Gaurko egitaraua

Gaur, ostirala, abuztuaren 22an, herriko gazteen arteko futbol partidak jokatuko dira 11:00etatik aurrera. Arratsaldean, berriz, herriko gazteen esku pilota eta pala partidak jokatuko dira frontoian. Afalondoren, 22:30etatik aurrera, giza proba izango da Bidaniako plazan: Bidaniko bi talde eta Ibarrako neskak arituko dira nor baino nor. Jarraian, erromeria izango da Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariekin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios