Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Txinkorta eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak dantzan atzo Txinkorta eskolako jolas-lekuan 'Biraka!'
Ekainaren 8an denak Bidania-Goiatzera!!!!

Ekainaren 8an denak Bidania-Goiatzera!!!!

XXVII. eskola txikien festa ospatuko da bertan egitarau zabalarekin eta dagoeneko dena prest dute. Txinkorta eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek aurkeztu zuten eskola txikien egun handiko festaren egitaraua

ELISA BELAUNTZARAN

Viernes, 30 de mayo 2014, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ekainaren 8an Bidania-Goiatzen elkartzeko gonbitea luzatu zuten atzokoan Txinkorta herri eskolakoek. Beraiei dagokie XXVII. Gipuzkoako Eskola Txikien Festa antolatzea eta azaldu zutenez, dena prest dute bertara hurbiltzen diren lagun guztiak primeran pasatzeko.

Aurtengoa edizioa berezia izango da, bigarren aldiz antolatuko baita Gipuzkoako Eskola Txikien Festa Bidania-Goiatzen. Badira urte ba-tzuk lehen festa hura antolatu zutela, 27 zehazki eskola txikien lehen festa bertan ospatu baitzen, baina gogo eta ilusio berdinarekin ekin zioten antolakuntzako erronkari duela urtebete. Ordutik, bat egiten dute Txinkorta eskolakoek eta Bidania-Goiatzeko bizilagunek 'Eskola Txikiak Bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik' leloarekin eta azpimarratu egin zuten atzo eskainitako prentsaurrekoan «aurtegoan ere, herri eta auzo txikien biziraupenerako eta bertako herritarrak hezi eta errotzeko ezinbestekoak baitira mota honetako eskolak Gipuzkoan».

Bertan izan ziren Ernio Guraso Elkarteko Iban Muñoa, Txinkorta eskolako zuzendaria den Saioa Urdangarin, Txinkorta eskolako ikaslea den Jon Altuna, Bidania-Goiazko alkatea den Joxe Erramun Goikoetxea, Eskola Txikien irakasleen koordinakundetik Mikel Goñi, Baikarako Imanol Zubizarreta eta Eskola Txikien koordinakundeko Nagore Iñurrategi.

Txinkorta eskolako zuzendariak, Saioa Urdangarinek, gogoratu zuenez, «Txinkorta eskolak 52 ikasle, 10 irakasle eta 36 familia ditu. Momentu honetan, bost gelaz osatua dago. Eskola txikia izateak, irakasle eta gurasoen arteko harremana eta lankidetza errazten du. Aldi berean, herriarekiko lotura bultzatzen du, guztiak bizirik mantenduz. Honen adibide da aurtengo festa antolatzeko denok egin dugun ahalegina urtean zehar hainbat ekintza aurrera eramanez».

Bestalde, herriko alkate den Joxe Erramun Goikoetxeak zera azpimarratu zuen: «Txinkorta, herriko eskola bakarra da eta herriaren nortasuna eta kulturaren transmisioa bultzatzeko ere balio handikoa da. Eskola publikoa da eta euskararen erabilerarako eta honen sustapenerako tresna funtsezkoa da, euskara baitu hizkuntza ardatza».

Ekintza ugari haurrentzat

Aurtengo Eskola Txikien Festan haurrak inoiz baino protagonistagoak izango dira eta egun horretarako ekimen guztiak haurren gozamenerako prestatu dira. Goiza, harrera ekitaldi xume eta labur batekin hasiko da, ondoren, bi 'kross txiki' antolatuko dira. Horren ostean, haur txikienentzat tailerrak eta puzgarriak izango dira eta handiagoen-tzat berriz, zenbait joko prestatuko dira.

Eguerdian, aurretik tiketak erosiak dituztenek, bazkaria izango dute frontoian. Eta gainontzekoek, ogitartekoak erosteko aukera izango dute antolatzaileek festa gunean bertan jarriko duten tabernan.

Pailazoak arratsaldean

Txinkorta eskolako jolas-lekuan azaldu zutenez atzokoan, «arratsaldean, berriz, Euskal Herriko pailazorik ezagunenak izango dira 16:00etatik aurrera: Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Bizipoza' emanaldi arrakastatsua eskainiko dute. Haurrek gozatu ederra har-tzeko aukera izango dute eta gogoratu behar da emanaldi hau ikusteko ez dela sarrerarik ordaindu beharko».

Pailazoak ikusi nahi ez dituzten haurrak ez dira aspertuko, puzgarrietan ibiltzeko aukera izango dute eta hainbat tailerretan parte har-tzeko ere bai. Horrez gain, Txinkorta eskolan, bideo emanaldiak izango dira. Musikak ere tarte garran-tzitsua izango du egun guztian, Skandalue elektrotxaranga izango baita festa hau girotzen.

Giroa berotzen joateko, atzokoan. Txinkorta eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek aurtengo eskola txikien festako 'Biraka!' abestiaren koreografia dantzatuko zuten. Egun handian ere eskainiko dute jendeaurrean. Ikasten joateko eskolako web orrialdean ikusi daiteke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios