12:00etan elkarretaratzea egingo da herriko plazan

Xabier Aranburu 'Guzta' txapelarekin eta beste irabazleekin. /  A.E.
Xabier Aranburu 'Guzta' txapelarekin eta beste irabazleekin. / A.E.

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Ostegun honetan Emakumeen Nazioarteko Eguna dela hainbat ekitaldia antolatu dira. Eguerdiko 12:00etan kontzentrazioa egingo da plazan. Aita Iparragirre Herri Eskolako irakasle eta ikasleak, eta emakume guztiak gonbidatuta daude. 17:00etan, jubilatuen elkartean txokolatada egingo da emakume bazkide guztiekin.

Kirolari txapeldunak

Asteburuan, bi herritarrek txapelak lortu dituzte: alde batetik, Azpeitian jokatu zen Urrezko Harrijaso-tzaile finalean Xabier Aranburu 'Guzta' gailendu zen. 'Guzta'-ren atzetik Imanol Illarramendi eta Aimar Galarraga klasifikatu ziren.

Bestalde, Pilota Eskolan gazteek hainbat partida jokatu zituzten, hauen artean Zizurreko txapelketako. Iker García idiazabaldarra eta bere bikote Zubizarreta pilotari infantilek txapela lortu zuten. Goikoetxea eta Amianoren jokatu ostean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos