Borrar

Saguaren isatsa

nerea azurmendi | El Diario Vasco eta diariovasco.com-eko erredaktorea

Jueves, 19 de noviembre 2015, 01:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hogei urte bete dituen diariovasco.com-en euskarazko testuek izan duten presentziaren neurria ez du zutabe honek emango, zutabeak inguruan duen paisaiak baizik, nekez osa baitaiteke hitzekin argazki argigarriagorik. Belmezeko hormetan azaltzen ziren aurpegi haien moduan, bere kabuz osatu da erretratua. Natural-natural, eta horrexek areagotu egiten du argazkiaren balioa, naturala izan baita euskaraz idatzitako testuek (horretan utziko dugu) tarte eskasa izatea egunkariaren bertsio digitalean; paperezko edizioan baino eskasagoa, hainbat arrazoi tarteko.

Ezagutzen nautenek, gaiaz aritu naizenetan entzuteko pazientzia izan dutenek batik bat, badakite ezinezkoa ezinezko metafisikoa, alegia iruditzen zaidala gaztelaniazko edo gaztelania nagusi duten hedabideetan euskara duintasunez txertatzea. Beharrezkoa ote den, baditut euskara hutsezko eskaintza handitu eta heldu ahala areagotuz joan zaizkidan zalantzak. Edonola ere, posible balitz aurkitua izango luke baten batek formula baina, dakidala, emaitza oso diskretuak izan dituzte orain arteko saioek. Aristotelesek berak ere erraz antzean definitu zuen ezinezko metafisikoa baina, gogotik saiatu arren, ez zuen aurkitu beruna urre bilakatuko zuen harria.

Azkenaldian, nagusiki gaztelaniazkoak diren beste hedabide batzuen bertsio digitalak bezala, Jaurlaritzak propio sortutako diru-laguntzen bultzadapean, hau ere hasi da euskaraz idatzitako testuei emandako tartea zabaltzen. Berandu, nekez, poliki, haizearen kontra... Guztiz apal, ikasteko irakasteko baino askoz ere gehiago daukagula jakinik. Zeren eta, beste gauza askoren artean, euskarazko hedabideek horizontalek, bertikalek eta diagonalek egin duten bide miresgarriaz eta lehoien ondoan sagu ziruditenen lorpenez jabetzeko balio baitu saioak. Eta lehoia izatera ohituta dagoenarentzat ez da bizi-irakaspen makala noizean behin saguaren isats bilakatzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios