2018, blockchain teknologia hobeto ezagutzeko urtea

Teknologia eraldatzaile ho/
Teknologia eraldatzaile ho

Tabakaleran kokatutako Impact Hub Donostia berrikuntza sozialeko gunea "teknologia berritzaile honek izan dezakeen eragin positiboa" erakusten saiatuko da

Impact Hub Donostia, Donostiako Tabakaleran kokaturiko berrikuntza sozialeko guneak, 2018ko urtea Blockchain Teknologiaren Urtea izendatu du, gizartean teknologia berritzaile honek izan dezakeen eragin positiboa erakusteko helburuarekin.

Ohar baten bidez adierazi dutenez, "blockchain teknologia, Bitcoin kripto-txanponaren euskarri izandako eta desagertuta dagoen Satosi Nakamoto misteriotsuak garatutako teknologia izanagatik ezagutu dugu orain arte. Gaur egun, analista nagusienen arabera, hurrengo hamarkadako teknologia disruptiboena izan daiteke, kripto-txanponen esparrutik kanpoko hainbat aplikazio eta aukera handi zein onura eskainiz. Honekin batera, informazioa eta honen jabetzaren ulermenarekiko paradigmaren aldaketa ekarriko du. Hain da ikaragarria teknologia honen helmena, zein urte gutxiren buruan, energia, banku eta elikagaien sektoreen erabateko aldaketa besteren artean, jada aurreikusten den".

Hori guztia aintzat hartuta, datorren urtean zehar Impact Hub Donostiak hainbat mintegi, lantegi eta ikastaro eskainiko ditu, teknologia hau Gipuzkoako ekintzaileen artean ezagutzera eman eta hauen trebatzea sustatzeko. Ekitaldien hasiera, hilaren 11, 12 eta 13an, Impact Hub Donostian (Tabakaleran) emango den ikastaroarekin izango da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos