Diario Vasco

Software eta Teknologia Librearen Euskal Mintegia heldu da

Software eta Teknologia Librearen Euskal Mintegia heldu da
  • Udako Euskal Unibertsitateak eta Talaios kooperatibak elkarlanean antolatu dute, Tabakaleran

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Talaios kooperatibak elkarlanean antolaturiko Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegia software eta teknologia libreen arloan lanean dabiltzan euskal garatzaileek elkar ezagutzea eta sarea indartzeko sortutako ekimena da. Mintegia Donostiako Tabakaleran egingo da, bihar, azaroaren 17an.

UEUren Software Librearen Euskal Mintegiak (I. eta II. mintegiak) aitzindari izan ziren Euskal Herrian software librearen garrantzia azpimarratzearren, eta adituen arteko topaketa zabalagoa antolatu du UEUk oraingoan.

Hizpide izango dituzte datu libreak, estandar irekiak, hardware librea, azpiegitura libreak edota kontsumo eta zerbitzu teknologiko libreagoak. Burujabetza teknologikoaren inguruko eztabaida ere plazaratuko dute.

Bertan izango dira, besteak beste, hitzaldiak ematen: Amaia Ocerin, Azkue Fundaziokoa, Igor Leturia eta Maddalen Lopez de Lacalle, Elhuyar-koak edota Python programazio-lengoaiari buruzko liburuaren egilea, Julen Asurmendi Etxarte.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate