Secciones
Servicios
Destacamos
dv
Lunes, 27 de julio 2015, 10:46
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
6.700 parte-hartzaile, 4.096 ordenagailu-postu, 2.600 pase, 3 milioi giga informazio partekatu, 52 tailer eta hitzaldi, 73 norgehiagoka, 1.500 pertsonako itxaron-zerrenda... Lau egunez Barakaldoko BECen egin den Euskal Encounter topaketaren 23. edizioak horrelakoxe datuak utzi ditu. Hala ere, handiagoa izango da datorren urtean antolatzaileek aurreratu duenez, azken urteetan ehunka lagun gelditzen baitira parte hartu ezinik.
Euskaltel Konektak SPRIren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz antolatu duen party teknologikoa biribila izan da horren arduradunen ustez. «Arrakasta izela» izan dela esan du, hain zuzen, Euskaltel Konektaren arduradun eta Encounterren antolatzaile Sabino San Vicentek. Eskaintzen diren 4.096 ordenagailu postuak sei minututan agortu ziren, eta minutu gutxiren buruan 1.500 pertsona geratu ziren itxaron-zerrendan, aurreko urteetan bezalatsu.
Giroaz disfrutatzeko eta berritasunak ezagutzek aukeraz gain, asko estimatu dute hain zuzen parte-hartzaileek nabigatzeko ezohiko abiadura: 40 Gbps, une honetan munduan eskaintzen den handienetarikoa.
Eta ondo baliatu dute Encounterren bildu direnek abiadura hori. Izan ere, sekulako trafikoa mugitu dute sarera konektatu diren era guztietako 5.200 gailuek, guztira 3 milioi giga informazio partekatu dituztelarik. Denetarako erabili da konexioa: ikasteko, jolasteko, produktu berriak erakusteko eta ezagutzeko...
Hala ere, urtero eskaera eskaintza baino dezente handiagoa izaten denez, emaitzarekin oso pozik daudela esateaz gain, Sabino San Vicentek aurreratu du datorren ediziorako plaza kopurua handitzea aztertzen ari direla, «ahal den neurrian sarrerarik gabe gelditzen diren horiei erantzun egokia emateko». Ez dute oraindik zehaztu zein izango den horretarako erabiliko duten formula, baina «baikor» direla azaldu dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.