Suplemento Publicitario Sobre Ciberseguridad

Zibersegurtasuna, etorkizuneko apustua

El moderno Edificio Urola del parque empresarial y tecnológico de Zuatzu ha sido el elegido para albergar el centro de ciberseguridad/
El moderno Edificio Urola del parque empresarial y tecnológico de Zuatzu ha sido el elegido para albergar el centro de ciberseguridad
EL DIARIO VASCO

Informazioa da gaur egun edozein enpresako aktibo nagusienetariko bat, eta interneten bidez konektatutako gailu bitartez kudeatzen da. Hau dela eta, zibersegurtasuna erakundeen erronka nagusia bilakatu da, produktu eta zerbitzu teknologikoki seguruak sortzeko gai den industria bat edukitzea funtsezko lehiakortasun-elementua baita.

Hau kontuan hartuta, zibersegurtasun zentroa da Gipuzkoako Foru Aldundiak legealdi honetan martxan jarri nahi dituen apustu estrategikoetako bat. Etorkizuna Eraikizen ekimenaren bitartez, etorkizuneko sektoreak bultzatu nahi dira, etorkizunean lanpostuak eta aktibitate berria sortzeko potentziala duten sektoreak.

Etorkizuna Eraikiz tresnaren bitartez, Gipuzkoak eginkizun propioa eta autonomoa erreibindikatzen du gure orainaren konplexutasuna ebazteko eta kudeatzeko. Funtsezkoa da gogoeta egitea, gizartearen osagai guztien gizarte-kohesioa iraunarazteko aberastasunaren banaketa bidezkoa nola ahalbidetu daitekeen aurkitzeko. Ildo horretan, modernizazioaren eta berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

65 milio euro bideratuko ditu 2018-2025 aldian etorkizuneko erronkei aurre egiteko ezinbestekoak diren proiektu estrategikoetara eta, bide honetatik, biharko Gipuzkoa eraikitzen hasi. Zibersegurtasunaz gain, apustu estrategikoak egingo dira mugikortasun elektrikoan eta energia metatzearen alorrean, adineko pertsonen eta mendekotasunaren arretan erreferentziazko zentroa, energia eraginkortasuna eta klima aldaketaren kudeaketarako berrikuntza poloa eta Koldo Mitxelena 2040 Kulturgunea.

Apustu hauek Gipuzkoak ezagutza eta enpresa sare indartsua daukan alorretan egingo dira. Zibersegurtasuna da horren adibide nagusia. Estatuko zibersegurtasuneko enpresa nagusiak Gipuzkoan daude, baditugu berrikuntza eta jakintza guneak zibersegurtasuna lantzen dutenak, eta badugu digitalizazioan apustu sendoa egiten ari den industria-sare bat, makina-erramintaren presentzia oso sendo batekin.

Heziketa helburu

Zibersegurtasun zentroak datorren urteko aurrekontuetan 1,5 milioiko aurrekontua izango du. Lurraldeko enpresen lehiakortasuna babestera bideratutako ekimena da. Teknologikoki seguruak diren produktu eta zerbitzuak ekoitzi ditzaken industria izatea funtsezko elementua da euren jardueraren lehiakortasunerako.

Teknologikoki seguruak diren produktu eta zerbitzuak ekoitzi ditzaken industria izatea da zentroaren helburua erronka

Gipuzkoako lurraldea zibersegurtasunean espezializaturiko eta puntako enpresa kopuru handi baten, zentro teknologiko nabarmenen, estaldura akademiko garrantzitsua eskaintzen duten Unibertsitateen kokalekua da. Beharrezkoa da enpresek erreferentzia garbi bat edukitzea, Zibersegurtasunarekin zerikusia duen guztian bertarantz jotzeko: ikerketa, egiaztapena, kontrastea, hedapena.

2018-2025 aldian 8,5 milioi euro bideratuko dira azpiegitura honetara, eta funtzio anitzak izango ditu: erasoei aurre hartu eta lehen mailako esku har-tzeez gain, ikerketa, ebaluazioa eta kontrasterako laborategia izango du. Sentsibilizazio eta heziketa helburu duten ekintzak ere garatuko ditu eta, horretarako, gako izango da lurraldeko hezkuntza zentroekin hitzartuko duen aliantza.

Noticias relacionadas

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos