Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Lagundutako proiektuetako batek soldadu izatera behartutako haurren gizarteratzea sustatzen du. Artxiboko argazkian, Kongoko adin txikiko soldadu bat. AFP
Zer0,7 elkarteak 264.201 euro bideratuko ditu Afrikara

Zer0,7 elkarteak 264.201 euro bideratuko ditu Afrikara

Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako hainbat langilek soldataren %0,7ko ekarpena egiten diote elkartasun fondoari

Domingo, 24 de diciembre 2017, 10:46

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zer0,7 Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Langileen Elkartasun Fondoa elkarteak 264.201 euro bildu ditu aurten, eta Afrikan sei lankidetza proiektu finantzatzera bideratuko ditu. Hilabetez hilabete, Afrikako herrialde pobreetan elkartasun proiektuak finantzatzeko beren soldataren %0,7ko ekarpena egiten duten langileei omenaldia egin diete aste honetan Josu Erkoreka eta Jon Darpon sailburuek, eta eskerrak eman dizkiete elkartasun elkartea osatzen duten ia mila pertsonei, egindako ahaleginagatik.

Esan bezala, angile publiko horiek beren soldataren %0,7ko ekarpena egiten dute hilabetero, Euskadin diharduten hainbat GKEk kudeatutako ekimenak finantzatzeko. 2017an bildutako diruarekin finantzatuko diren proiektuak gauzatuko dituzten erakundeetako ordezkariek ere ekitaldian parte hartu dute.

Elkarteko bazkideek sei proiektu aukeratu dituzte zuzeneko bozketa bidez. Horrela, Jambo Congo Kongoko Errepublika Demokratikoa garatzeko elkartearen proiektu bat lagunduko da, profesional kualifikatuak sortzeko institutu tekniko-profesional bat eraikitzeko, bai eta Gazteak eta Garapena Fundazioaren beste bat, Freetownen (Sierra Leona) prostituzio egoeran dauden nesken eskubideak sustatu eta babesteko.

Gainera, Medicus Mundi Bizkaia Biyelakon (Kongoko Errepublika Demokratikoa) egiten ari den bost urtetik beherako haurren nutrizio eskasiaren ondoriozko konplikazio medikoen prebentzio eta arretarako proiektua, eta Alboan fundazioaren Kongoko Errepublika Demokratikoko Gomako (Kivu Iparraldea) Barneratze Zentroko "adin txikiko soldaduen" gizarteratzea laguntzeko beste bat lagunduko dira.

Azkenik, Ocularis Associacio elkarteak Mozambikeko oftalmologoak prestatzeko egiten duen lana lagunduko da, bai eta Majune eta Marrupakon (Mozambique) Mundukide Fundazioa nekazarien elikadura egurtasuna eta autonomia ekonomikoa era jasangarrian areagotzeko egiten ari den proiektua ere

Ia hamar urte

Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako langile talde batek 1998an eratu zuen elkartea, administrazioan lan egiten dutenen elkartasuna sustatzeko eta garapenerako lankidetza proiektuetan lan egiten duten erakundeen proiektuei laguntza emateko. Elkartea irabazi asmorik gabekoa da, ez konfesionala, eta alderdi politiko eta sindikatu ororekiko independentea. Mila funtzionario inguruk osatzen dute.

Sortu zenetik bost milioi eurotik gorako ekarpena egin du, hamar herrialde baino gehiagotan, ia ehun proiektu finantzatzeko. Elkartearen xede nagusiak, NBEren Giza Garapenaren Indizearen arabera, Amerikako zortzi herrialderik pobreenak eta Afrikako 15 herrialderik pobreenak dira (elkarteak jarraipena eta ebaluazioa egiten die proiektuei). Halaber, administrazioko langileek lankidetzaren xede diren herrialdeetako egoeraren gainean sentsibilizatzeko jarduerak antolatzen dituzte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios