Zazpi ertzain Polizien era Suhiltzaileen Munduko Jokoetan

Guztira zazpi ertzain joan dira Los Angelesera, argazkian azaltzen diren bi emakumeak eta bost gizonezko.
Guztira zazpi ertzain joan dira Los Angelesera, argazkian azaltzen diren bi emakumeak eta bost gizonezko.

Los Angelesen egingo dira hilaren 16ra arte, eta EAEko ordezkariak hiru modalitatetan lehiatuko dira: atletismoan, taekwondon eta body buildingean

DONOSTIA, 7 (EUROPA PRESS)

Zazpi ertzainek, bi emakumezkok eta bost gizonezkok, hartuko dute parte aurten Polizien era Suhiltzaileen Munduko Jokoetan. Jokoak Los Angelesen (Kalifornia) hasi dira astearekin batera, eta hilaren 16ra bitartean luzatuko dira. Ertzaintzaren ordezkaritza hiru modalitatetan lehiatuko da: atletismoan, taekwondon eta body buildingean.

Hauek dira Ertzaintzaren ordezkariak: Artzai Morante, Jon Aingeru Borja, Oscar Aparicio eta Itziar Sáez, Brigada Mugikorrekoak; Joseba Patxi Mentxaka eta Miren Iosune Fernández, Vitoria-Gasteizko Ertzain-etxekoak, eta Joseba Pantzeska García, Bizkaiko Ikerketakoa, Ertzaintza berak jakinarazi duenez.

Zehazki, atletismoko proba hauetan hartuko dute parte: 200, 400 eta 800 metro, 4x100 metro eta 4x400 metro erreleboak, 5.000 metro, cross countrya eta maratoi-erdia. Horrez gain, taekwondoko teknikan eta borrokan eta body buildingean lehiatuko dira. Ertzaintzako kideak abuztuaren 8an, 10ean, 11n, 12an eta 13an lehiatuko dira. Jokoen azken edizioam 2015ean Fairfax-en (Virginia) egindakoan, hogeita bederatzi domina lortu zituen Ertzaintzak, horietako hamaika urrezkoak.

Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoak 1967. urtean sortu ziren, San Diegon (Kalifornia); edonola ere, World Police & Fire Games Federation erakundea 1985. urtean sortu zen, eta erakunde horrek ezarri zuen gaur egungo bi urteko sistema. Urte horretan bertan egin zen garai berri horren lehen ekitaldia San Josen (Kalifornia).

Ertzaintzak 1999ko Stockholmeko jokoetan hartu zuen parte lehen aldiz, eta orduz geroztik lehiatu da 2001ekoetan Indianapolisen, 2003koetan Bartzelonan, 2005ekoetan Quebecen, 2007koetan Adelaidan (Australia), 2009koetan Vancouveren (Kanadan), 2011koetan New Yorken, 2013koetan Belfasten (Ipar Irlanda) eta 2015ekoetan Fairfaxen (Washington, Ameriketako Estatu Batuak).

Ekitaldi bakoitzean 10.000 inguru parte-hartzaile izaten da. Dena dela, 2011. urtean, New Yorken egin zirenean, 16.000 parte-hartzaile izan zen. Onartu diren hurrengo Munduko Jokoak Txinan egingo dira, 2019an, Chengdu hirian.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos