Zalamako zohikaztegia, Europako Batzordeko 2018ko egutegiko azalean

Zalamako zohikaztegia, Europako Batzordeko 2018ko egutegiko azalean

Egutegiaren azalean ez ezik, maiatzeko argazkian ere agertuko da eta horren laburpen txiki bat agertuko da Bizkaiko aintzira-arroa

DV

Europako Batzordeak Zalamako (Bizkaia) zohikaztegiaren (lur zingiratsuak, aintzira-arroetan sortzen direnak) argazki bat aukeratu du 2018ko LIFE+ programen eta Natura 2000 Sarearen egutegi ofizialeko azalean jartzeko. LIFE+ Europar Batasunaren finantzazio tresna da ingurumenari eta klimari buruzko proiektuetarako.

Bizkaiko Aldundiak jakinarazi duenez, Zalamako zohikaztegia LIFE+ Ordunte Iraunkorra programaren barnean gauzatutako jarduera nagusia da. Egutegiaren azalean ez ezik, maiatzeko argazkian ere agertuko da eta horren laburpen txiki bat agertuko da.

Europar Batasuneko kide diren estatu guztietako natura kontserbatzeko jarduketak koordinatzen dituzten eta hedapen helburua duten bulegoetan banatuko da egutegia.

LIFE+ Ordunte Iraunkorra proiektua zati berdinetan finantzatu dute Bizkaiko Aldundiak eta Europako Batzordeak, eta 2017 bukatu aurretik finkatutako helburu guztiak bete dira, aurreko bost urteetan horiek lortzeko lana gauzatu ondoren.

Proiektuaren barneko neurriak ezarrita, Zalamako zohikaztegiaren erosio prozesua moteldu da, Saldueroko padura eta habitat hidroturbosoen gaineko abeltzaintza presioa gutxitu da, baso erdi naturaleko 250 hektarea baino gehiago lehengoratu dira, teknikari eta zientifikoen arteko aditu eta elkartruke sareak sortu dira eta biztanleak eta eragile sozialak informatzeko eta kontzientziatzeko kanpainak egin dira Ordunteko Kontserbazio Bereziko Eremuaren natur balioak ezagutzera emateko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos