Unibertsoa sortu zeneko zulo beltza topatu dute

Zulo beltzaren irudia/Carnegie Zientzia Erakundea
Zulo beltzaren irudia / Carnegie Zientzia Erakundea

ULAS J1342+0928 izena jarri diote Carnegie Institutuko astronomoek eta kalkulatu dute gugandik urruntzen ari dela argiarena baino 7,54 aldiz abiadura handiagoan

Zulo beltz bat topatu dute, ezagutzen direnen artean urrunen dagoena. Carnegie Institutuko astronomoek egin dute aurkikuntza eta Nature aldizkariak eman du albistearen berri.

Zulo beltz hau, zehatzago esanda, eguzkiak baino 800 milioi masa handiagoa duen quasar bat da. Quasarra urruneko galaxia baten erdigunean dagoen energia formazioa da. Eguzki-sistemaren tamainakoak izaten dira eta galaxia aktiboetan sortu ohi dira, eta energia gehien ekoizten duten astroak dira unibertsoan).

Unibertsoak 690 milioi urte zituenean sortu zela kalkulatu dute, egun duen adinaren %5a baino ez zuen garaian, hain zuzen. Horregatik, Unibertsoaren bilakaeraren lehen uneak nolakoak izan ziren aztertzeko aukera emango duela uste dute.

Uste dute unibertsoa piztu zenekoa dela zulo beltz hau. Izan ere, unibertsoaren hedapenaren ondorioz hidrogenoa sortu zen eta ondoren, antzinako galaxiek askatutako energiak hidrogenoa ionizatzea eragin zuen eta honek, era berean, fotoiak espazioan mugitzea, zeruak argituz. Quasarraren inguruko aurkikuntza berriak, unibertsoaren sorkuntza azaltzen duen teoriarekin bat egiten du.

ULAS J1342+0928 izena jarri diote eta kalkulatu dute gugandik urruntzen ari dela argiarena baino 7,54 aldiz abiadura handiagoan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos