Telekomunikazio operadore kooperatiboa sortu dute

Webgunea prestatzen ari dira/
Webgunea prestatzen ari dira

Izarkom du izena Euskal Herri osoan telefono zerbitzuak eta interneterako sarbidea eskainiko dituen operadoreak

Ekonomia sozial eraldatzailean oinarrituta, Izarkom kooperatiba sortu dute. Hala iragarri zuten Iruñeko Katakrak liburu-dendan egindako aurkezpenean. Interneterako konexioa izatea eskubidetzat hartuta, "Euskal Herriko edozein biztanlek Interneterako sarbide duina izateko bermea" da Izarkomek lortu nahi duena. Argia aldizkarian argitaratutako informazioek diotenez, Olatukoop sareko kide izanda, Euskal Herria osoan telefonia mugikorra, finkoa eta Internet zerbitzuak eskaintzen hasiko dira.

Operadore transnazional bakoitzak sare propioa izateak "zentzurik ez duela" diote, eta beraz, telekomunikazio sare libre, neutralak eta partekatuak sustatu nahi dituzte. Horregatik, herritarrei eskatu diete "proiektua babestea, parte izatea, kooperatibakide izatea eta ez bezero huts bilakatzea". Tokian tokiko eragileekin hartu-eman handia izan nahi dute.

Urtarrilean telefonia mugikorrerako zerbitzua ematen hasiko da eta handik gutxira Internet finkoa. Mugikorren zerbitzua eskaintzeko Orange sarea erabiliko du kooperatibak Hego Euskal Herrian eta Lapurdi, Zuberoa eta Baxenafarroan lan egiteko hornitzailearen bila ari dira momentuz.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos