14 urteko lau neskatik batek depresio-sintomak agertzen ditu

13 urterekin agertzen dira emakumezko nerabeen artean depresio-sintomak/Fotolia
13 urterekin agertzen dira emakumezko nerabeen artean depresio-sintomak / Fotolia

Ikerketaren arabera, osasun emozionala kolokan jartzen dute gurasoen aurrekariek, arrisku-faktore direlako, eta arreta fokua prebentzioan jartzea proposatu dute adituek

DV

Depresioaren sintomak agertzen dituzte lau nerabetik batek. Zehatzago, 14 urteko emakumezko nerabeen arteko lautik batek. Hala ondorioztatu dute Liverpoolgo Unibertsitateak eta Erresuma Batuko ULC Institute of Educations-ek, 2000. eta 2001. urteetan hamar mila gazteren jarraipena egin eta gero. Adin bereko mutilek, aldiz, buruko gaitza izateko %10eko aukera dute.

The Lancet Psychiatry aldizkari zientifikoan argitaratutako UCL-ko beste ikerketa batek argitu duenez, gurasoen aurrekari psikologikoek zerikusi handia daukate depresioa garatu edo ez garatzeko unean, eta horregatik, familian bertan landu beharreko gaitzat dute: «Nerabezaroaren hasieran arrisku-faktoreak ezagutzea oso garrantzitsua da bizitzan zehar depresiorik ez garatzeko. Prebentzioa da gakoa»

Arreta gune berria: aitaren aurrekariak

Buruko patologien ikerketa zientifikoak, orain arte, amaren karga genetikoan zeukan arreta jarrita, baita amaren eta haurraren arteko harremanean ere, «seme-alabekin inplikazio handiagoa zeukatelako».

The Lancet Psychiatry-k plazaratutako argitalpena egiteko, Irlandako 6.000 familiari egin diete jarraipena, baita Erresuma Batuko beste 8.000 sendiri. Ikerketa egiteko, sentimenduen inguruko inkesta egin diete guraso zein 7, 9, 13 eta 14 urteko seme-alabei. Ondoren, datuok ebaluatu dituzte depresio-eskala batean kokatuta.

«Nabaritu dugu bi gurasoek dutela eragina seme-alaben emozioetan, ez amak soilik», azaldu du Amalia Gordóvil doktoreak, Psicologia Clinikoan adituak. Haur eta gazteekin egiten du lan, psikologo moduan, Centre Grat-en, eta gomendatzen du depresioa daukaten gurasoek «terapia jaso eta haurren egoera emozionalaren jarraipena egin dezatela».

Emakumezko izatea, arrisku-faktore

Liverpoolgo Unibertsitateak ondorioztatu du 13 urterekin agertzen direla emakumezko nerabeen artean depresio-sintomak. Beste arrisku-faktore batzuk ere identifikatu dituzte, hala nola, arazo ekonomikoak izatea eta gutxiengo etniko batekoa izatea.

«Gizarte-mailaren analisiak erantzunak ematen ditu» Gordóvil doktorearen arabera, «emakumezkoei politak, erakargarriak, profesionalak, dotoreak, ama onak... izatea eskatzen zaie, eta ez dakite hainbeste kontraesan nola zeharkatu: besteek espero dutenarekin bete behar du, baina ez dago emozionalki prest. Orduan agertzen dira tristura eta antsietatearen lehen sintomak».

Ezegonkortasun emozionala nerabezaroko sintoma bada ere, doktoreak gomendatzen du gazte ororen garapen emozionalari jarraipena egiteko, arrisku-faktorerik erdibidean bada batez ere (buruko gaitzen bat duen gertuko norbait, esperientzia traumatikoren bat...).

Azkenik, ikerketak seinalatu duenez, gurasoek ez diete merezitako garrantzia ematen buruko gaitzei eta Gordóvil-ek adierazi duenez, oso garrantzitsua da laguntza behar izatekotan, jaso dezaketela jakinaraztea seme-alabei.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos