Gabonetako otorduen ondorioz kolesterolaren %10eko igoera izan daitekeela abisatu dute adituek

Kolesterola dutenen profila, gainera, "kolesterolari garrantzirik ematen ez diotenak dira, eta irtenbiderik ere ez dute bilatzen"
Urtearen hasiera aprobetxatu dute gogorarazteko Gabonetako ospakizunek beraiekin dakarten arriskuetako baten inguruan, kolesterola hain zuzen. Espainiako Bihotzaren Fundazioak, Espainiako Kardiologia Sozietatearekin batera, herritarren kontzientziazioan eragin nahi izan du horrela, gogoraraziz Gabonetako otorduen ondorioz kolesterolaren %10eko igoera izan daitekeela.
Bestalde, ohartarazi dute Espainiako 2 biztanletik 1ek gomendatutako kolesterol-maila baino altuagoa duela. Kolesterol-tasa altuenak dituzten autonomia erkidegoak Galizia, Kanariar Uharteak, Extremadura eta Murtzia dira. Gaitza dutenen profila, gainera, "kolesterolari garrantzirik ematen ez diotenak dira, eta irtenbiderik ere ez dute bilatzen". Kasuen %55ean gertatzen da egoera hau.
Hau guztiagatik, hain zuzen, azpimarratu dute kolesterola dela gaixotasun kardiobaskularren oinarrian ezkutatzen den faktorea, eta gaitzok ekiditeko kolesterolik ez izatea dela onena.
Gomendioak:asko ibili eta ondo jan
Kolesterolik ez izateko, edo izatekotan, gutxitzeko, hartu daitekeen neurri sinple eta eraginkorrenen artean ibiltzea da errepikatuena. Zehatzago esanda, hiru ordu laurden edo ordubete inguruan ibiltzea.
Kolesterol-maila altuak jaisteko kardiologikoki bizitza osasungarria izatea nahikoa dela gogorarazi dute adituek, hau da, barazkiak jatea, baita fruta, fibra eta koipe gutxidun produktuak ere, alkohola ekiditea eta ia egunero ibiltzea.
Temas
EuskeraLo + leído
Top 50
- 1
Proponen que se sancione a los padres de los menores que beban alcohol
- 2
El hombre de las 'tres caras' habla tras un nuevo trasplante
- 3
Sanidad admite que las compensaciones de la talidomida son insuficientes
- 4
«PODEMOS HACER QUE NAZCAN NIÑOS SIN ENFERMEDADES HEREDITARIAS»
- 5
Osakidetza se plantea dejar que los pacientes elijan enfermera en los ambulatorios
- 1
Las esquemáticas recetas de un ingeniero donostiarra que arrasan en la red
- 2
El dueño del bar y la camarera dicen ahora que no vieron las agresiones de Alsasua
- 3
Simeone se pone en forma en el Paseo Nuevo
- 4
Espectacular vuelco de un camión al chocar con una furgoneta en la AP-1 en Eskoriatza
- 5
Un hombre de 48 años mata a sus padres octogenarios y después se suicida en Olite