Europako 40 proiektu garatzen ditu EAEko Osasun Sistemak

Darpon sailburua, jardunaldiaren irekieran./
Darpon sailburua, jardunaldiaren irekieran.

Guztira Osakidetzako 400 profesionalek dihardute Europako ikerketa-proiektuetan, eta Europako 5,2 milioi baino gehiagoko funtsak bereganatu ditu Euskadik horien garapenerako

'Euskal Osasun Sistemako Europako proiektuei buruzko lehen jardunaldia: arreta integratua eta osasun-zerbitzuak' jardunaldian parte hartu du Gasteizen asteazken honetan Jon Darpón Osasun sailburuak. Jardunaldia Kronikgune osasun-zerbitzuetako eta kronizitateko ikerketa-zentroak antolatu du, Euskal Osasun Sistema Europako zer proiektuetan dabilen ezagutzera emateko.

Gaur egun, Euskal Osasun Sisteman Europako 40 proiektu daude martxan eta Euskadik 5,2 milioi euro baino gehiago bereganatu ditu Europako funtsetan, horiek garatzeko. Proiektu horietan Osakidetzako 400 profesionalek baino gehiagok dihardute, eta horien helburua da «osasun-arloko emaitzak hobetzea, sistema eta osasun-zerbitzuak aldatzea eta Euskadiko gizartearen ekonomia- eta gizarte-garapenari laguntzea».

Arnaud Senn, eremu honetan Europako Batzordearen ordezkari dena, izan da jardunaldian, eta, bertan, Jon Darpón sailburuak nabarmendu du zer ahalmen handia duen Euskal Osasun Sistemak eta ezagutza berria lortzeko eta erabakiak hartzen laguntzeko ikerketa eta berrikuntza garatzeko beharra nabarmendu ditu. «Gaitasun handiko profesionalak ditugu, goi-mailako ekipamendu teknologikoa eta Europan ia bakarra den ahalmenaz integratutako informazio-sistemak», esan du-

Osasun sailburuak nabarmendu du Euskadin beharrizan handia egon dela ikerketan eta berrikuntzan inbertitzeko, denboran zein baliabideetan, «erronkei aurre egiten laguntzeko eta kalitate handienak ziurtatzeko». Arreta integratua eta osasun-zerbitzuen inguruko ikerketa 2017-2020rako Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren ildo estrategikoetako bat da. Legegintzaldi honetan zenbait jarduketa zabaltzea aurreikusten da, 2020rako Osasunaren ikerketaren eta berrikuntzaren estrategiaren lau ardatzetan: eragina, integrazioa, pertsonak eta baliabideak. Helburua osasun-sisteman I+G+b jardueren koordinazio hobea lortzea da, euskal ekosistemako erakunde, organizazio eta ikerketa-zentroekin koordinazioan.

2016tik, Euskadi Europa mailan erreferentzia-gunetzat jotzen da; lau izar ditu, Europako Batzordeak eman dezakeen puntuaziorik altuena, zahartze aktiboari eta osasungarriari eta pertsona jarduketa ororen zentro izateko politika berriak sartzeari modu integralean heltzeko duen konpromisoagatik.an zentratuta).

Jardunaldian Europako proiektu esanguratsuenak aurkeztu dira, besteak beste Carewell proiektua, Kronikgune lider duena Europa mailan, eta, bertan, Osakidetzako zenbait erakundek parte hartu dute. Proiektu horrek premia konplexuak dituzten pazienteentzako arreta integratuaren antolaketa-ereduan sakondu du, osasun-profesionalen arteko koordinazioaren eta komunikazioaren bidez zaintza eta osasun-laguntza hobetzeko, pazientean zentratzen den laguntzaren prestazioa hobetzeko eta IKTak elementu bideratzaile gisa erabiltzeko. Oraintsu, Carewellek Europako Batzordearen aintzatespena jaso du, Europan azken hamarkadan zahartze osasungarrirako ikerketako eta berrikuntza teknologikoko hiru proiektu eraginkorrenetako bat bezala.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos