Buruko gaixotasunek espetxeratuen %50engan dute eragina

Basauriko kartzela, EAEn dauden hiru espetxeetako bat./
Basauriko kartzela, EAEn dauden hiru espetxeetako bat.

Jon Darpón Osasun sailburuak espetxeetako osasuna Osakidetzan sartu izanak ekarri dituen onurak nabarmendu ditu Legebiltzarreko Osasun Batzordean

«Espetxeetako osasuna Osakidetzan sartzeak aukera eman du askatasuna kendu dieten pertsonei gainerako euskal herritarrek jasotzen duten kalitateko arreta bera emateko», esan du Jon Darpón Osasun sailburuak, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Sei urtetik hona osasun-arretaren eremuko eskumena baliatzen denetik osasun-arretaren bilakaera azaldu du bertan. Sailburuarekin batera Antonio Arraiza doktorea, HIESAren eta sexu-transmisioko beste gaixotasun batzuen Planaren arduraduna eta EAEko espetxeetako osasunaren arduraduna eta Lorenzo Isusi doktorea, Basauriko espetxeko lehen mailako arretarako unitateko burua, izan dira.

Sailburuak egiaztatu du egun errealitate hori «finkatzen ari dela eta Osakidetzan gertatzen ari diren aurrerakuntzak alde dituela». «Espetxeetako osasuna Osakidetzan sartzeak askatasuna kendu dieten pertsonei gainerako herritarrek jasotzen duten kalitateko arreta emateko aukera eman du», azaldu du espetxeetako eskuduntza EAErentzat eskatu duen sailburuak. Agerraldian eman dituen datuen arabera, 2017an EAEko hiru kartzeletan zeuden 1.200tik gora pertsonek 58.000 arreta jaso zituzten. Espetxe horietan guztietan, lehen mailako arretaz gainera, Osakidetzak programa eta zerbitzu espezializatu ugariko zorroa ere eskaintzen du.

Historia kliniko elektronikoaren garapena ere nabarmendu du sailburuak, baita teknologia berriak ere. Izan ere, aurrez aurrekoak ez diren kontsultak edo telemedikuntza «funtsean osasun-sistema kudeatzeko modua ari direla aldatzen. Hori dela eta, garrantzitsua da espetxeetako osasuna osasun-arreta komunitarioan sartuta egotea; izan ere horrela baino ezingo ditu izan osasunean erregistratutako aurrerakuntza guztien onurak», esan du.

Euskadi da, hain zuzen, integrazio-prozesu hori martxan jarri duen erkidego bakarra. Horreterako oso kontuan hartu izan dira espetxeetako osasun arazoen xehetasun eta berezitasunak. Preso dauden pertsonen artean, alegia, buruko gaixotasunak dira nagusi, eta expetxeratuen %50engan dute eragina. Gaixotasun transmitigarriek ere presentzia handia dute, besteak beste, GIBak, B eta C hepatitisek eta tuberkulosiak. Adikzioak eta nahasmenduak nagusitzen dira, halaber, substantzia toxikoak erabiltzeagatik.

Espetxeetako osasunaren zerbitzuan jarraitzen diren prozedura mediko-legal zehatzak ere iizan dituzte hizpide, aipatuz «normalean sistema komunitarioari dagokionez espetxeetako osasun-jarduerarako baliatu izan den isolamendua». Horrek «ondorio negatibo argiak zekartzan», besteak beste, partekatutako informazio klinikorik eza eta, ondorioz, pazientearentzako arreta-arazoak: probak bikoiztea, preskripziorako arazoak...

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos