Oroimenik ez dutenen alde

Villamil

Donostia Kongresuaren harira, pertsona nagusien eta Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonen eskubideen aldeko gutun-bilketa antolatu dute

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

AUBIXA (zahartzearen, Alzheimerraren eta bestelako dementzien inguruko ikerketa sozialean aritzen denak) eta AFAGI Elkarteak (Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkarteak) kongresua antolatu dute urriaren 20rako. Bertan, bi 'Eskubide Gutun' aurkeztuko dituzte: bat adinekoen eskubideei buruzkoa, eta bestea, dementzia duten pertsonen eta haien zaintzaileen eskubideei buruzkoa.

Bi gutunek helburu bikoitza izango dute. Batetik, "testu bakar batean jasotzea gizarte demokratikoen baitan bi esparru horietarako –adinekoak eta dementziadunak– indarrean dauden testuak", eta bestetik, "modu baikorrean islatzea adinekoaren zein dementziadunaren duintasunari eragiten dion kasuistika zabala, gaur egungo legedian esplizituki jasota ez badago ere".

'Donostia gutunak' izeneko dokumentuen hasierako zirriborroak ikusgai daude jada www.cartadonostia.com webgunean, eta "nahi adina ekarpen eta iradokizun egin daiteke haien edukia aberasteko", antolatzaileek jakitera eman dutenez. Biek ala biek ekintza kritiko eta eraldatzaile baterako erreferentzia izan nahi dute, "adineko pertsonen eta Alzheimerra edo beste dementzia bat duten pertsonen bizitza hobetzeko eta, belaunaldien artean elkarrekin bizitzen eta narriadura kognitiboaren eraginpean daudenen zirkunstantziei modu integral eta solidario batean erantzuten laguntzeko".

Ekarpenak egieko aukera

Azken idazketarako ekarpenak info@aubixaf.org helbide elektronikora edo Resurrección Mª de Azkue 6, 3º- B – 20018 de Donostia-San Sebastian posta helbidera bidali daitezke irailaren 21a aurretik. Urriaren 20an izango den Kongresura begira, testu bien behin betiko proposamena, irailaren 28ko, Aubixa Fundazioaren Patronatuaren eta AFAGI elkartearen Zuzendaritzaren bileran erabakiko da.

'Donostia Gutun' bien idazketan laguntzen duten pertsonek urriaren 20an Donostiako Kursaalean ospatuko den Kongresurako doako sarrera izango dute.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos