Oporretan ibilgailua alokatzeko jakin beharrekoak

Baldintza orokorrak eta ordainketa motak ezagutu behar dira auto bat alokatu baino lehen
Baldintza orokorrak eta ordainketa motak ezagutu behar dira auto bat alokatu baino lehen / AFP

Euskal Kontsumitaileen Elkartearen ustez, enpresen jokabide bidegabeekin kontuz ibili behar da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Ibilgailu bat alokatzeak bidaiari askorentzat funtsezkoa den mugimenduetan malgutasuna eta askatasuna ematen ditu. Badira, hala ere, gerta daitezken ezusteko desatseginak. Arazoak ekiditeko ibilgailu bat alokatzerakoan kontuan izan behar diren gakoak ezagutu behar dira.

Jakin beharreko lehen datua alokatu ahal izateko duki behar den adinarena da. Ibilgailu normalak alokatu ahal izateko gutxieneko adina 21-23 urtekoa izaten da, baita gidatzeko baimenak urtebeteko antzinatasuna izatea ere.

Zer hartu behar da kontuan alokatu baino lehen? Baldintza orokorrak eta ordainketa motak ezagutu behar dira. Gehienetan fidantza bat utzi behar da eta ibilgailua itzulitakoan berreskuratu egiten da. Normalean oinarrizko aseguru bat sartzen da, eta interesgarria izan daiteke ibilgailua eta bidaiariak gehiago babesten dituen aseguru garestiago bat kontratatzea.

Kantzelazio gastuak egon daitezke, eta jakin behar da Interneten bidezko ibilgailuen kontratatzean ez dagoela uko egiteko eskubiderik indarrezko arrazoirik egon ezean (gaixotasunak, katastrofeak...). Horietako bat bada, orduan bai alokairua kantzela daiteke zigorrik ordaindu gabe. Baieztatu behar da ere bai errepidean laguntzarik izango den, Estatutik kanpora atera daitekeen alokatutako ibilgailuarekin, ezarritako ordutegitik kanpo ibilgailua itzultzeko aukerarik dagoen edo enpresa Garraioen Arbitrajean dagoen.

Garrantzitsua da baita ere ibilgailua ondo dagoela begiratzea hartu eta eraman baino lehen, eta narrio txikiren bat balitz kontratuan jarrita uztea.

Prezioan zertan jarri behar da arreta? Baieztatu behar da prezioa alokairuaren denboraren araberakoa (egunak, asteak...) ala aurreikusitako kilometrajearen (eguneko mugatua ala mugarik gabekoa) araberakoa dela eta asegurua eta zergak barne dauzkala. Enpresa ezberdinetan prezioak aldentzea ere komeni da.

Nola jokatu behar da ibilgailua erabiltzean eta itzultzean? Istripu bat edo aberia bat izatekotan enpresak zehaztutako jardunbidea jarraitu behar dela gogoratu behar da. Trafiko isunak gidariak ordaindu behar ditu, eta ibilgailuan umeak badoaz segurtasun neurri homologatuak hartu behar dira. Itzulpenari dagokionez, zehaztutako epean egin behar da gainkostuak ekiditeko, eta enpresako bulegoak irekita daudelarik itzultzea ere komeni da ibilgailua kalterik gabe dagoela baiezta dezatela.

Enpresen trikimailuak

Euskal Kontsumitaileen Elkartearen ustez, enpresen jokabide bidegabeekin kontuz ibili behar da, kontsumitzaileari ziria sartzeko aukerak posible baitira. Horien artean, 24 orduko epe berri bat kobratzea ibilgailua itzultzean atzerapen txiki batengatik, kontratatzerakoan gehiegizko mugatzeak, ordaintzeko kreditu txartela baino ez onartzea edo ibilgailua itzultzean enpresak egiaztatu gabeko kalteak gero bezeroari kobratzea.

Honelakoren bat gertatuz gero, erreklamazio orria eskatu eta desadostasuna adierazi behar zaio enpresari joan baino lehen, EKEn gomendatzen dutenez, eta kontsumitzaile elkarte baten laguntza eskatu erreklamazio bat jartzeko.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos