Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Euskara ikaslearen profila 38 urteko emakume bizkaitarra da J. M. López
1,25 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak euskara ikasteko diru laguntzetara

1,25 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak euskara ikasteko diru laguntzetara

HAKOBAko herri erakundeak B2 mailara arte ikastea doakoa izateko lanean ari direla eta lanak "bide onean" doazela adierazi du Zupiriak

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Jueves, 14 de septiembre 2017, 13:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eusko Jaurlaritzak 1.250.000 euro erabiliko ditu ikasturte berrian euskara ikasleentzako diru laguntzetan, eta, 'Euskara ikasiz, mundu bat irabazi' goiburupean, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 103 euskaltegietan izena emateko gonbita luzatu du. Euskaltegien matrikulazio kanpaina irailaren 29ra arte luzatuko da.

Bestalde, HABE erakundeak 19.575.000 euro bideratuko ditu 2017-2018 ikasturtean euskaltegi pribatuen lana diruz laguntzera, eta 11.519.370 euro euskaltegi publikoen jarduna laguntzera. Guztira, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 103 euskaltegi daude, 64 pribatuak eta 39 udalenak.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak aurtengo euskaltegien matrikulazio kanpaina aurkezteko Kafe Antzokian egindako ekitaldian, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak, Jokin Azkue HABEko zuzendariak eta Isabel Isazelai Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiko koordinatzaileak hartu dute parte.

Zupiriak jakinarazi du 35.000 ikasle inguruk ikasiko dutela ikasturte berrian EAEko euskaltegi publiko eta pribatuetan, eta Jaurlaritzak 1.250.000 euro bideratuko dituela euskara ikasten dutenei ahalegina errazteko, diru laguntzen bidez. Horrela, nabarmendu du Jaurlaritzak "inoiz baino erraztasun gehiago" emango dituela ikasteko bidean laguntze aldera.

Halaber, kanpaina berriari begira, "inoiz euskara ikasteko erronkari heldu eta bide erdian geratu zirenak berriz ere erakartzeko" ahalegin berezia egin nahi izan dutela azpimarratu du sailburuak. Horregatik, Jaurlaritzak mezu bana bidali die (35.000 komunikazio inguru), ohiko postaz edo posta elektronikoz, berriz ere euskaltegietara erakartzeko.

"Esan diegu beren ahalegina eta esfortzua aintzat hartzen dugula, eta zinez eskertzen dugula. Horrez gain, azaldu diegu inoiz baino erraztasun gehiago izango dituztela euskara ikasteko", azaldu du.

Kanpainaren goiburuaren harira -"Euskara ikasiz, mundu bat irabazi"-, Zupiriak ziurtatu du euskara ikasteko pausoa ematen duenari "parez pare" zabaltzen zaizkiola "mundu berri baten ateak". "Hizkuntza ezagutu barik kostata ikusten den horrek zentzu guztia hartzen du hitzei esanahia jartzen diegunean. Aisialdirako abagune berriak, komunikatzeko aukera berriak, gauzak ikasteko era ezberdin bat, musika gehiago, literatura gehiago, poesia, lagun berriak... Bertatik bertara dagoen mundu oso bat zabaltzen da euskara ikasiz. Oso hurbil dagoen mundu bat deskubritzen da", adierazi du.

Ikasteko doakotasuna

Bestalde, euskaltegien matrikulazio kanpainaren aurkezpenean euskara ikasteko doakotasuna ere izan dute hizpide, eta Zupiriak gogoratu du HAKOBA Herri Aginteen Koordinaziorako Batzarrean dauden herri erakundeak lanean ari direla datozen urteotan euskara ikastea doakoa izan dadin B2 mailara arte.

Bestalde, aurten HABEko azterketen deialdi irekietara aurkezteko aukera maila guztietara heldu da lehen aldiz, trebetasunen arteko konpentsazio sistema orokortu da HABEko azterketetan (idatzizkoa gainditu ez, baina ahozkoan maila ona erakusten duenari konpentsatzeko aukera ematen zaio, C2 mailan izan ezik), eta egiaztagiri guztien arteko baliokidetzak hizkuntzen Europako erreferentzia markora egokitu dira. Autoikaskuntza metodoek ere gero eta erraztasun gehiago eskaintzen jarraituko dute, eta ikasleen %16k hauen bitartez ikasten du.

Bukatzeko, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak jakinarazi du aurreko ikasturtean 26.107 ikasle aritu zirela euskara ikasten euskaltegi pribatuetan eta 9.176 publikoetan (693 bietan). Horien artean 22.903 emakumeak izan ziren (%66), eta 11.687 gizonak. Ikaslearen profila 38 urteko emakume bizkaitarra da. Gainera, euskaltegietako arduradunek adierazi diotenez, "mugimendu handia" ikusten da euskaltegietan, eta beraz, "matrikulazio datu onak" espero dituztela esan du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios