Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo
Ezkerretik eskuinera, Bingen Zupiria sailburua, Joxean Muñoz eta Miren Dobaran sailburuordeak eta Miren Arzalluz Etxepare Institutuko zuzendaria. IREKIA
B2 mailara arteko doakotasuna lortzea helburu

B2 mailara arteko doakotasuna lortzea helburu

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Legebiltzarrean aurkeztu duen aurrekontu proposamenaren arabera, euskaltegietako ikasleentzako diru-laguntzetarako kontu-saila 1.250.000 eurotik 1.800.000 eurora igoko da

Miércoles, 8 de noviembre 2017, 14:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak gaur aurkeztu ditu, Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordean, bere Sailaren 2018rako kontuen proposamena. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 250.584.000 euroko aurrekontua izango du datorren urtean, iaz baino %3 gehiago. Kulturaren esparruari dagokienez, igo egingo dira bai museo-sarerako ekarpena bai sormen-esparru gehienei laguntzeko kontu-sailak. Hizkuntza politikaren kasuan, igoerarik handiena euskaltegietako ikasleentzako diru-laguntzetan izango da (%44 gehiago), euskararen irakaskuntzan B2 mailara arte doakotasunera iristeko bidean aurrera egiteko.

Hizkuntza Politikoaren arloko berrikuntza nagusia HABErako ekarpenaren igoera da. Areagotze honen xedea da aurrera egiten jarraitzea B2 mailara arteko doakotasuna lortzeko euskararen irakaskuntzan. Helburu horrekin, euskaltegietako ikasleentzako diru-laguntzetarako kontu-saila 1.250.000 eurotik 1.800.000 eurora igoko da, eta horrekin erraztuko egingo da euskara ikastearen aldeko apustua egiten duten lagunen bidea. Euskaltegi pribatuen finantziazioan ere aurrera egingo da bigarren urtez jarraian: ekarpen honen %6ko igoerari esker eskaintza eta irakasleen baldintzak hobetu ahal izango dira.

Erabileran eragin

Euskararen erabilera sustatzen jarraitzeko, Sailak proiektu ugari aurreikusi ditu 2018rako. Proiekturik garrantzitsuenerako 300.000 euro esleituko dira: Topagunearekin eta euskararen lurraldeetako erakundeekin batera, biztanleria euskalduna aktibatzea izango du helburu. Bestalde, 200.000 euro inbertituko dira euskarazko Wikipedia hobetzeko, batez ere ikasleen beharrei begira, eta 60.000 euro aurreikusi dira kirolaren esparruan euskara sustatzeko proiektu baterako.

Sailak 34.000 euro inbertituko ditu ingurune soziolinguistiko euskaldunetan (arnasgunetan) euskararen erabilera indartzeko; ikerketa, gazteen arteko erabilera eta euskararen erabilera lan-esparruan izango dira ekimen honen ardatzak. Ez da izango esparru sozioekonomikoan euskararen erabilpena sustatzeko proiektu bakarra. Lehendik sendotuta dauden Lanhitz, Euslan eta Bikain ekimenez gainera, esparru sozioekonomikoan euskara erabiltzen laguntzeko plan estrategiko bat garatuko da (180.000 euro). Honen barruan, besteak beste, proiektu pilotu berritzaile bat sustatuko da Bizkaiko eskualde batean, udalekin eta enpresekin batera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios