Euskal goi mailako lanbide heziketa, suediarren begiradapean

Swedish National Agency for Higher Vocational Education agentzia suediarreko arduradunak, bisitan/
Swedish National Agency for Higher Vocational Education agentzia suediarreko arduradunak, bisitan

Suediako goi-mailako lanbide heziketako arduradunek Usurbilera egin dute bisita Euskadiko ikastetxeetan hobekuntza eta kalitatea bermatzeko sistemak nola ari diren aplikatzen ezagutzeko

DV

Euskadin dira egunotan, bisitan, Swedish National Agency for Higher Vocational Education agentzia suediarreko arduradunak. Suediako Goi-mailako Lanbide Heziketaren eskaintza gainbegiratzeaz arduratzen den gobernu-erakunde honen asmo nagusia honako hau da: Lanbide Heziketako ikastetxeen etengabeko hobekuntza kudeatzeko eta eskaintzen dituzten zerbitzuen kalitatea bermatzeko ereduak eta sistemak (Euskadiko Lanbide Heziketak berak diseinaturikoak) ezagutzea, eta bereziki sistema horiek ikastetxeetan nola aplikatzen diren ikastea.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzan Etengabeko Hobekuntzarako Arloan diharduten arduradunen eskutik –Tknikan buruturiko zenbait lan bileraren bidez- ezagutu ahal izan dute nola diseinatu dituen Euskadiko Lanbide Heziketak aipaturiko kudeaketa eta kalitate sistema horiek, eta nola ondoren orientabideak eman zaizkien ikastetxeei, horiek aplikatzeko.

Bestalde, kasu praktiko bat bertatik bertara ezagutzeko helburuz, Suediako Goi-mailako Lanbide Heziketaren arduradunek Usurbilgo Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan izan dira. Bisita honetan, kudeaketa eta kalitate sistema hauek nola aplikatzen diren ikastetxe bateko egunerokoan azaldu diete bertako arduradunek.

Bisitak eta lan bilerak amaitu ondoren, Suediako ordezkaritzak interes handia erakutsi du ezagutu dituen esperientzia praktikoen inguruan, eta lankidetzarako eremuak definitzen hasteko ere prest azaldu dira suediarrak. Euskadiko Lanbide Heziketak diseinaturiko kudeaketa eta kalitate sistemak euren ikastetxeetan aplikatzeko aukera ere aztertzen ari dira, betiere Suediako Goi-mailako Lanbide Heziketaren ezaugarri eta beharretara egin beharreko egokitzapenekin.

Suediako Swedish National Agency for Higher Vocational Education agentziarekiko elkartruke hau, Tknikan (Lanbide Heziketari Aplikatuetako Ikerketa eta Berrikuntzako Zentroan) Etengabeko Hobekuntzaren arloan ari diren ordezkariek Suediara eginiko bisitaren emaitza da. Orduko lehen harreman hartan, Suediak erakutsi zuen dagoeneko interesa Euskadiko Lanbide Heziketan etengabeko hobekuntza eta kalitate kontuak nola jorratzen diren ezagutzeko, betiere alderik praktikoenetik.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos