Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Multinazionalen aurka protesta egiteko baliatu zuen Lolita Chávezek Sajarov sariaren ematea Bruselan. EFE
Lolita Chávez Ixcaquic aktibistarentzat 'Ignacio Ellacuría' saria

Lolita Chávez Ixcaquic aktibistarentzat 'Ignacio Ellacuría' saria

Europako Legebiltzarrak esleitzen duen Sajarov sarirako finalista izan berri da Eusko Jaurlaritzak ematen duena irabazi duen emakume guatemalarra

Domingo, 24 de diciembre 2017, 12:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Loteria, desfile eta Gabon giroko kontuen zorabioan, ia oharkabe joan da 'Ignacio Ellacuría' sariaren esleipena, joan den ostiralean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zena. Eta kontuan hartzeko modukoa da erabakia, oraintsu Europako Parlamentuak ematen duen izen eta ospe handiko Sajarov saria eskuratzeko zorian izan den emakume batek jaso baitu: Espainian erbesteratuta bizi den Lolita Chávez Ixcaquic aktibista guatemalarrak. Azkenean, jakina denez, Venezuelako oposizioak irabazi zuen hilaren 17an Bruselan eman zen saria, Lolita Chávezi eta beste finalista zen Dawit Isaak 2001 urteaz geroztik Eritrean preso dagoen kazetariari aurrea hartuta. Chávez saria emateko antolatu zen ekitaldian izan zen, eta arreta mediatiko handia baliatu zuen, argazkian ikus daitekeen bezala, multinazionalen aurkako protesta egiteko, adieraziz pankarta baten bitartez giza eskubideak urratzen dituztela Abya Yalan (hori da bertako hainbat herrik europarrek Amerika izendatutako kontinenteari ematen zioten izena)

1930 urtean Portugaleten jaio eta 1989an San Salvadorren militarrek erail zuten Ignacio Ellacuría teologo eta filosofo jesuitaren omenezko saria 2008 urtean sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, "Euskadiko eta Euskaditik kanpoko erakundeek, kolektiboek eta gizabanakoek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren aldeko borrokan eta pobrezia ezabatzeko borrokan egindako ekarpena aitortzeko, euskal gizartea eta nazioarteko gizartea sentsibilizatze aldera".

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kudeatzen duen sariaren aurtengo deialdiaren xehetasunak azaroan onartu zituen Jaurlaritzak, eta epaimahaiak erabaki du garapenerako lankidetzako 'Ignacio Ellacuría saria, 15.000 euroko dotazioa duena, "Lolita Chávez Ixcaquic andreari ematea, giza eskubideen defentsan egin duen lana aintzat hartzeko xedez, baita ere herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren aldeko lana ere".

Aura Lolita Chávez Ixcaquic, Lolita, maien talde zabaleko k’iche’ herrikoa da, Guatemalako El Quiché departamentukoa. Hezitzaile, buruzagi politiko eta giza eskubideen aldeko aktibista ezaguna da, eta une honetan, jazarpena eta mehatxuak pairatu ondoren, Espainian bizi da. Ezaguna da, besteak beste, bere herriari eta Guatemalako beste herri batzuei "bizitza, ura eta lurra" kentzea egozten dien enpresa multinazionalen aurka borrokatzeagatik. Horietako zenbait enpresaren jatorria kontuan hartuta, giza eskubideen etengabeko bortxaketan Europar Batasunak duen erantzukizuna ere salatu du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios