BAM!, Baionan, Angelun eta Miarritzen ere euskaraz

Honela irudikatu eta adierazi dituzte bi rolak./
Honela irudikatu eta adierazi dituzte bi rolak.

Astelehen honetan abiatu eta abenduaren 3ra arte luzatuko den dinamikan 800 lagunek eman dute izena 'ahobizi' edo 'belarriprest' izateko

Baionak, Angeluk eta Miarritzen osatzen duten eremua ere bildu da urtebete bete barru Euskal Herri mailakoa izango den dinamikara eta, zenbait herritarren eraginez, "hizkuntza ohituren aldatzeko astea" jarri da abian. Atzo, azaroaren 27a, hasi ziren, astelehenenarekin, eta igandean, abenduak 3, amaituko da, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginda.

Guztira 800 lagunek eman dute izena 'ahobizi' edo 'belarriprest' izateko. Astean zehar, nork bere txaparekin, "euskararekiko atxikimendua" erakusteaz gain, ikusgarritasuna emango diete euskarari eta euskaldunei eta, jakina, euskararen erabilera eta hizkuntza ohituren aldaketa erraztuko dute-

Izan ere, euskaldunen dentsitatea ez da oso handia BAM eremuan, bai ordea kementsu eta gogotsua. 15.800 pertsonak ulertzen dute euskera. Horrexegatik da marka handia ekimen honetan 800ek izena ematea, horietako gehienak, %68, 'ahobizi' izan nahirik. Baionarrak dira gehienak, eta gazteak, 35 urtetik beherakoak. Dinamikak irauten duen bitartean hainat ekitaldi antolatu dira hiru herrietan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos