Lanbide heziketa euskaraz, lehen aldiz, Iparraldean

Lizeoaren sarrera, zentroko webguneak partekatutako irudi birtuala/
Lizeoaren sarrera, zentroko webguneak partekatutako irudi birtuala

Zabalik dago jada Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioaren lizeo berria, Baionan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Euskalduna, eraldatzailea eta lan-munduari estuki lotutakoa. Horrelakoa da Bernart Etxepare Lizeoak zehazki, eta Seaskako ikastolek orokorrean, bilatzen duten heziketa-eredua. Baionan zabaldu dute lizeo berri hau, Lanbide Heziketa euskaraz egiteko aukera eskainiko diena, lehen aldiz, ikasleei. Jantoki eta kiroldegi bat ere badute.

Badirudi irakaskuntza elebidunarenak izango direla datozen urteak Ipar Euskal Herrian, eredu honen gorakadari erreparatuta behintzat. 300 ikasle inguru hartuko ditu gaurtik aurrera lizeo berriak (280 ikasle orokorrean eta 25 Lehen Hezkuntzan), nahiz eta irailaren 16an egingo duten inaugurazio ekitaldi ofiziala. Aste honetan hasi dute ikasturtea Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoako ikastetxeetan. Datozen egunetan zabalduko dituzte ateak gainontzeko lurraldeko eskolek.

Goranzko joera

Irakaskuntza elebidunak gero eta ikasle gehiago ditu Ipar Euskal Herrian. Eskola publikoko sare elebidunean 5.800 ikasle arituko dira haurtzaindegian eta lehen mailan (maila horretako ikaslego osoaren herena), eta 1.000 bigarren mailan.

Lizeoak eskainitako berritasunen artean daude, besteak beste, honako hauek. Lehenik, giro euskaldunean ezagutzak eta konpetentziak garatzeko aukera, aldi berean gaztelaniaz eta ingelesez ikasteko aukera izango dutelarik. Metodologia ere berritzaile izango da lizeoan, aktiboa, kooperatibista eta ekintzailea. Ekipamendu eta instalazioek ere balore hauek baliatuko ditu.

Lanbide Heziketa dual honek, ikasiz lan egiteko eta lan eginez ikasteko balioko diela ikasleei defenditzen dute. Horretarako, enpresekin harreman estua edukiko du zentro honek, lan poltsa propioekin. Ikasle ia guztiek lana aurkitzea da asmoa, ikasketak amaitu orduko. Atzerrian lan egiteko aukera ere izango duzu Erasmus+ programen bitartez.

Erdi mailatik goi mailara eta goi mailatik unibertsitatera igarotzeko aukera edukiko dute ikasleek horrela, formazio osagarriak ere eskainiko dituztelarik: zertifikazio profesionalak (Hobetuz, Lanbide) eta bestelakoak (EGArako prestakuntza…).

Ekainaren 5etik 16ra bitartean egongo da irekita aurre-matrikulatzeko aukera. Matrikulazioa, berriz, uztailaren 13tik 19ra bitarteanegin beharko da.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos