Jostailu Trukegunea iaz baino hiru aldiz jostailu gehiago jasotzen ari da Ekogunean

Edozeinek eman eta jaso ditzake jostailuak urtarrilaren 8a bitartean, baita ezer eman gabe jaso, edo ezer jaso gabe jolasen bat bertan utzi

DV Donostia
Miércoles, 3 enero 2018, 18:17

Abenduaren 16an hasi zen Kutxa Ekogunearen Jostailu Trukegunea eta dagoeneko iazko emaitzak hirukoiztea lortu du. Urtarrilaren 8ra arte egongo da martxan gune hau eta emaitzak oraindik gehiago handitzea espero da. Asko izan dira jasotako jostailuak. Besteak beste, liburuak, musika instrumentuak, puzzleak, panpinak, mozorroak eta pelutxeak.

Egitasmo honen helburua haurrei trukean oinarritutako esperientzia zoragarri bat eskaintzea da, eman eta jasotzea biak gozagarri direla sentiaraziz eta gauzen "berri" izate horri garrantzia kenduz. Eta bide batez, gabonetan opari moduan jasotzen dituzten jolasak berrerabiliak izateko aukera erraztea da. Era horretan, objektuei bizi berri bat ematen zaie.

Ebaluaketa egiten ari dira antolatzaileak, eta erabailtzaileen jarreran "gauzak doan jasotzeko ohitura falta" somatu dute. Aurrez zerbait ekarri gabe jostailu bat hartzen duen haurrari "mugak jarri ohi zaizkio, askotan beraiek hurrengoan zerbait ekarriko dutela azpimarratuz. Pozten gara norberarena elkarbanatzearen mezuarekin bat egiteaz baina Kutxa Ekogunetik azpimarratu nahi dugu balio berdina dutela hartzeak eta emateak. Jaso eta jostailuez gozatuko duten haurrik gabe ez da truketa ixten, eta oraindik asko dira norbait bila etortzeko zain dauden jostailu, panpin eta instrumentuak".

Hortaz, "lotsarik gabe" jostailuak jasotzera animatzen dute jendea. Ekogunean bigarren urtez antolatzen den ekimena da. Iaz 100 truke esperientzia izan zirela kalkulatzen dute, gutxi gora behera. Gabonen ondoren trukatu ez diren jostailuak Gipuzkoa Solidarioak bideratzen ditu.

Temas

Euskera
Secciones
Servicios