'Ikerketa minutuak' pilatzen joateko hainbat aukera

Alberto Iñurrategik aspakdiko konpromisoa du WOP fundazioarekin. 2017ko argazkian, Didac Costa nabigatzailearen ondoan./MANU CECILIO
Alberto Iñurrategik aspakdiko konpromisoa du WOP fundazioarekin. 2017ko argazkian, Didac Costa nabigatzailearen ondoan. / MANU CECILIO

Eroski eta Walk On Project Fundazioa elkarlanean ariko dira, funtsak lortu eta ikerketa proiektuak finantzatzeko

The Walk On Project (WOP) Fundazioak eta Eroski kooperatibak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako borrokan elkarlanean aritzeko, eta patologia horientzako terapiak bilatuko dituzten ikerketa proiektuetarako finantzaketa lortzeko. Fundazioa 2008 urtean, sei zituela, gaixotasun neurodegeneratibo bat duen Bilboko mutiko baten gurasoek sortu zuten. Jon du izena honezkero gazte den mutikoak, Fundazioko 'kapitaina' esaten diote, eta Mikel eta Mentxu dira haren gurasoak. Ekitaldi ugari antolatzen ditu WOP-ek. Haien web gunean irakur daitekeenez, azken urteetan 400.000 eurotik gora bideratu dituzte nazioarteko lau proiektutara.

Hitzarmenarekin, Eroskik ekainaren 15era bitartean gauzatuko diren zenbat jardueratan parte hartzeko deia egin die bezeroei. Horien bidez, 'ikerketa minutuak' pilatuz joango dira, eta minutu bakoitzaren 'prezioa' 60 zentimokoa izango da Era horretan, guztira pilatzen diren minutuei dagokien diru kopurua emango dio kooperatibak WOP erakundeari, gaixotasun neurodegeneratiboak sendabidean jartzeko proiektuak finantzatzeko erabilzeko.

Adibidez, 'Eroski Consumer' aldizkariak saltzen dituen lehen 20.000 aleekin, minutu bat emango da ale bakoitzeko; osasunaren, tokikotasunaren eta iraunkortasunaren arloan egingo diren ekitaldietan bost minutu emango dira parte hartzaile bakoitzeko (maiatz bukaeran izango dira, saltokietan), eta beste bost minutu bezeroek gai horien inguruan Eroskiri helarazten dioten iradokizun bakoitzeko.

Horrez gain, beste bost minutu gehituko dira Bazkidearen Eguna dela-eta ekainaren 11n eta 15ean Eroskik egin asmo dituen ekintzetan parte hartzen duen pertsona bakoitzeko. Jarduera guztiak doakoak izango dira, eta hemen daude ikusgai.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos