Ikasle berrientzako plazen %91 bete ditu UPV-EHUk

Zientzien eta Osasun Zientzien diziplinek dituzte gutxieneko notarik altuenak. / DV

Gutxieneko notarik altuena, 12,882 puntukoa, Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitzerako behar izan da

2017-2018ko ikasle berrientzako plazen % 91 bete ditu dagoeneko UPV/EHUk, ohar baten bidez jakinarazi duenez. Guztira 8.634 plaza eskaini zaizkie ikasle berriei dagorren ikasturterako, eta 10etik 9 onarpenaren lehenengo fasean bete dira; matrikularako uztaileko epean, alegia. UPV/EHUk egingo dituen sei deialdietatik lehen hiruetan —lehenengoa, uztailaren 17tik-20ra; bigarrena, uztailaren 24an; eta hirugarrena, uztailaren 28an—, 7.839 ikasle matrikulatu dira unibertsitateak hiru campusetan eskaintzen dituen 87 graduetako lehenengo mailan.

Matrikularen lehen epe honetan plaza guztiak bete dira 31 gradutan eta beste titulazio asko betetzear daude, matrikula baldintzatuen ebazpenaren zain. Matrikula mota hori beste unibertsitate publiko baten erantzuna jaso behar duten ikasleek egin behar dute.

Gutxiengo notarik altuenak Zientzien eta Osasun Zientzien diziplinek dituzte. Momentuz, hauek dira behar diren notak 10etik gorako gutxieneko bota eskatzen duten graduetan: Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza 12,882; Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua 12,550; Medikuntzako Gradua 12,344; Bioteknologiako Gradua 12,194; Odontologiako Gradua 11,791; Fisikako Gradua 1,1546; Fisioterapiako Gradua 11,396; Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza 11,055; Erizaintzako Gradua (Bizkaia) 11,050; Ingeniaritza Elektronikoko Gradua 10,659.

Oraindik irailean egingo diren matrikula hiru epe geratzen dira: laugarren deialdia, irailaren 4an eta 5ean; bosgarrena, irailaren 8an, eta seigarrena eta azkena, irailaren 18an. Epe horietan, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio proba ezohiko deialdian gainditutako ikasleek egingo dute matrikula.

Araceli Garín, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeak, nabarmendu duenez "titulazio gehienak iazko ikasturteko gutxieneko notak baino handiagoekin edo antzekoekin itxi dira eta horrez gaian, titulazio guztietan espediente akademiko bikaineko ikasleek eman dute izena. Bestalde, azpimarratzekoa da Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradu berriak harrera oso ona izan duela, baita Haur Hezkuntzako Graduko hirueledunak ere".

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos