'Hitzartu' parte hartze prozesua martxan da

Belaustegi, parte-hartze prozesua azaltzeko antolatutako ekitaldian/
Belaustegi, parte-hartze prozesua azaltzeko antolatutako ekitaldian

Hitzarturen helburua, aniztasunetik, eztabaida eta parte-hartzetik, hondakin gatazkari konponbide adostu eta demokratiko bat ematea da

Hitzartu herritarren parte-hartze prozesua aurkeztu eta eratu dute Donostian, Donostiako Eureka Zientzia Museoan atzo egindako ekitaldian. Hitzartu "parte-hartze prozesu" bezala definitu dute, "Gipuzkoako gizarte zibilaren ekimenez, demokrazia ordezkatzaileak bermatu ahal izan ez duena egitea helburu duena. Foro irekia eta anitza osatuko da, hondakinen kudeaketaren inguruko kezken, jakin minen eta iritzi guztien gainean hitz egiteko".

Hitzarturen helburua, aniztasunetik, elkarrizketatik, informaziotik, eztabaidatik eta parte-hartzetik, hondakin gatazkari konponbide adostu eta demokratiko bat ematea da, hiru irizpide nagusiren baitan: gizarte-kohesio handiagoa, ingurumen eta osasun babes handiagoa, eta Europako politiken betetzea.

Horretarako, PIGRUG (hondakinen kudeaketa plan integrala) 2017-2030 idaztea erabaki dute, baita hiri hondakinen kudeaketa hitzarmen bat lortzea.

Proposamena aurkezteko ardura izan zuen Joseba Belaustegik (GuraSOS). Ondoren, EHUren eskutik, prozesuaren diseinua azaldu zuen Iñaki Barcena irakasle eta ikertzaileak. Finantziazio proiektua aurkeztu zuten ondoren, 80.000 eurokoa, herritarren eta gizarte erakundeen arteko diru bilketa osatzea aurreikusten duena.

Azpimarratu zuten "horrelako ekimenen bidea eta onbidera iristeko ardura jendartearena berarena dela. Jendartea ikuspegi delegazionista batetik esku-hartzailera igarotzeko premia eta beharra dago". Hortaz, jendarteari dei egin diote "erronka bat jartzeko, prozesu hau esperimentu bat da, aukera berri bat, Gipuzkoarrentzat. Jendea ezin da gelditu ikusle gisa, inondik ere, eta inplikatu behar du irtenbide adostu eta osasuntsuaren alde".

Joseba Belaustegik, bestalde, azaldu zuen bi mahai egongo direla, teknikoa bata (juristak, ekonomistak, soziologoak, politologoak, irakasleak, osasunaren profesionalak eta gainerako adituak), eta soziala (anitza eta zabala) bestea. Urtebete iraungo du, 2018ko abendura arte, beraz.

Aurrekontuaren xehetasunak

Horrekin guztiarekin batera egitasmo finantzieroaren berri eman zuten. Helburu nagusia 80.000 euro biltzea izango da, eta aurrekontuaren xehetasunak azaldu ziren. Horretarako abendua eta urtarrila bitartean crownfunding (www.itsulapikoa.eus) eta auzolan kanpaina bat burutuko dute.

Prozesuak Berme Batzordea ere izango du eta bertako kideak nor diren azaldu zuten, bai eta iragarri partaide gehiago espero direla. Oraingoz, Pedro Ibarra Güell EHUko Zientzia Politikoetako katedraduna. Parte Hartuz-eko fundatzailea, hau da, demokrazia parte-hartzailearen gaineko ikerketa taldearena. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle gonbidatua, baita Florentziako IUEkoa, Bordeleko Unibertsitatekoa eta Nevadako Unibertsitatekoa (AEB); Ernesto Ganuza Fernandez CSICeko zientzialari titularra. Doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Revista Internacional de Sociologiako idazkaria, eta Investigación Participativa Masterreko koordinatzailea Madrilgo Unibertsitate Konplutensean; Juan José Álvarez Rubio Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna UPV/EHUn. Eusko Ikaskuntzako Saria 2015. urtean. Instituto de Gobernanza Democráticako idazkaria; Garbiñe Biurrun Mancisidor Euskadiko Auzitegi Goreneko Sozial alorreko Salako presidentea. Lan Eskubideen eta Seguridad Sozialeko irakasle asoziatua UPV/EHUn. Jueces para la Democraciako kidea eta Bernardo Atxaga idazleak eratzen dute.

Ekitaldira bertaratu ziren sindikatuak (ELA, LAB, CCOO…), Ikastolen Elkarteko kideak, Baikara (Gipuzkoako ikasleen gurasoen Federazioa), GuraSOS, Greenpeace, Haritzalde Naturzaleen Elkartea, Zero Zabor, Satorralaia, Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, GEIS mediku taldea, Eskubide Sozialen Karta,….. eta hainbat pertsona ospetsu.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos