Haurrak badoaz, autoan erretzea debekatzearen alde

Herrialde askotan debekatuta dago autoan gidatzea, batik bat bidaiarien artean haurrak badaude.
Herrialde askotan debekatuta dago autoan gidatzea, batik bat bidaiarien artean haurrak badaude. / REUTERS

Hamarretik bederatzik esan dute begi onez hartuko luketela zenbait herrialdetan indarrean dagoen neurriaren ezarpena

Zenbait herrialdean, auto bat gidatzen den bitartean erretzea debekatuta dago, batez ere bidaiaren artean haurrak baldin badaude. Espainiar estatuan ez dago berez debekurik, baina egia da gidari batek baino gehiagok isuna jaso duela erretzen zihoala; ez erretzeagatik, baizik eta zigarroaren kontura arreta galtzeagatik. Bidaiaren osasuna, beraz, ez da aintzat hartzen isunak jartzeko orduan, ezta horiek adin txikikoak badira ere.

Dena den, egunen batean agintariek gidatzen den bitartean erretzea debekatuko balute, babes zabala izango lukete gizartearen aldetik, debekua tartean haurrak dauden kasuetara mugatuko balitz batik bat. Universitat Internacional de Catalunyak egindako ikerketa baten arabera, alegia, Espainiar estatuko biztanleen %90 leudeke neurri horren alde, uste baitute etxea eta autoa direla haurrak tabakoaren eragin kaltegarritik bereziki babestu behar diren tokiak. Hori da, hain zuzen, UIC-ko Medikuntza eta Osasunaren Zientzien Fakultateko zeinbait ikertzailek egindako lanen ondorio nagusietako bat. Lanak biltzen du, halaber, jendeak bere kabuz hartzen dituen neurriei buruzko iritzia. Ondorio nagusiak 'Environmental Research' aldizkarian argitaratu dira.

Espainiar estatuko legediak gune publiko eta lan esparru itxietan erretzea debekatzen du, baita haurrei zuzendutako eremu irekietan ere. Hala eta guztiz ere, batere babesik gabe uzten ditu etxebizitzak eta autoak bezalako eremu pribatuak. Kontuan izan behar da, gainera, adin txikikoek denbora asko igarotzen dutela etxean eta gurasoen autoetan eta, horrenbestez, erretzaile pasibo bilakatzeko arrisku handia dutela.

"Ikerketaren emaitzek erakutsi digute jendeak oso argi dauzkala tabakoak erretzaile pasiboen osasunean dituen eragin kaltegarriak, batez ere haurren kasuan", adierazi du ikerketa zuzendu duen José M. Martínez-Sánchez irakasleak. Hori dela eta, "helduen %90 autoetan erretzea debekatzearen alde daude, bidaiarien artean haurrak daudenean. Bestalde, %80k neurriak hartzen dituzte etxean tabakoaren kontsumoa murrizteko".

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos