Hamarretik bat kenduta, herritar denak berdintasunaren alde

Gazteen artean indarrez piztu da berdintasunaren aldeko kontzientzia. Argazkian, aste honetan Donostian egin den 'La Manada'-ren epaiaren aurkako manifestazioaren amaiera./LUSA
Gazteen artean indarrez piztu da berdintasunaren aldeko kontzientzia. Argazkian, aste honetan Donostian egin den 'La Manada'-ren epaiaren aurkako manifestazioaren amaiera. / LUSA

Feminismoak aldarrikatzen duen berdintasunak inoiz baino sostengu sozial handiagoa duen honetan, EAEko jendarteak gaiaz duen iritzia jaso du Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak

M. IMAZ

Historikotzat jo daitekeen Martxoaren 8a; mezu feminista langileen gainerako aldarrikapenei batu zien Maiatzaren lehena; 'La Manada' deiturak izaera leuntzen dion talde horri ezarritako sententziak eragin duen astindua... Emakumeen eta gizonezkoen arteko arlo guztietako berdintasunaren aldeko aldarria inoizko oihartzunik zabalena ari da izaten eta, giro horretan, emaitza pozgarriak mahairatu ditu Eusko Jaurlaritzako Gizarteak berdintasunaren sustapenari babes handia eskaintzen dio eta bere erabakietan eragina duela ziurtatzen du Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egin berri duen 'Emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko balioak' txostenak.

Ikerketaren helburua izan da EAEko biztanleriak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz dituzten iritzi eta jarrerak aztertzea hainbat eremutan, hala nola, etxea, politika edota lana. Landa lana 2018ko martxoaren 20tik 24ra egin zen, eta aste honetan zabaldu dituzte ematzaitza. Ikerketan erakusten du berdintasunaren sustapenari babes handia eskaintzen diola gizarteak, eta ziurtatzen du irizpide horrek baduela eragina herritarren erabakietan.

Honako hauek lirateke emaitzak laburtzen dituzten datu nagusiak:

%99
Berdintasunaren sustapenaren alde

Herritarren gehiengoak uste du berdintasunaren sustapena garrantzitsua dela beraientzat pertsonalki (%99 guztiz ados edo ados), gizarte justu eta demokratikoa ziurtatzeko (%98) eta, enpresentzat eta ekonomiarentzat (%97). Era berean, herritarrek baieztatzen dute emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren gaiak baduela eraginik du jendearen erabakietan. Esate baterako seme-alaben ikastetxea aukeratzerakoan (%90 asko edo nahikoa), lanpostu aukeraketan (%82), hedabideak aukeratzerakoan (%67) eta kontsumo erabakietan (%54). Euskadin jasotako aldeko erantzunak Europar Batasuneko altuenen artean daude. Emakumeek gizonek baino gehiago hartzen dutela kontuan berdintasunaren garrantzia erabakiak hartzerakoan ziurtatzen dute, seme-alaben ikastetxe aukeraketan izan ezik, kasu horretan ez baitago alderik.

%99
Berdintasuna sustatzen duten portaera maskulinoen alde

Berdintasunaren alde egiten duten portaera maskulinoak jendartearen gehiengoak positiboki baloratzen ditu: gizon batek bere bikotekidearekin etxeko lanak berdintasunez partekatzea (%99 oso edo nahikoa ondo), gizon batek seme-alabak zaintzeko baimena hartzea (%96), gizon batek lagunei aurka egitea broma sexistak egiteagatik (%78) eta gizon batek bere burua feministatzat jotzea (%68; emakumeen %72k, gizonen %63ren aurrez aurre). Euskadi EBko herrialdeen buru dago, Suediarekin batera, herritarren %76ak honelako portaerei babesa eskaintzen baitie (EBko batez bestekoa %36koa da).

Berdintasunaren alde egiten duten portaera femeninoen onarpena ere oso altua da, sexuaren arabera iritzian ez dago alderik: emakume batek jokaera matxistak salatzea (%92 oso edo nahikoa ondo), emakume batek bere bizitzan karrera profesionalari lehentasuna ematea (%86), emakume batek seme-alabarik ez izatea erabakitzea (%72) eta bere burua feministatzat jotzea (%74).

%51
Estereotipo zabalduenekin ados

Edonola ere, generoari dagozkion estereotipoak agertu dira biztanleen artean: emakumeek gizonek baino neurri handiagoan hartzen dituztela erabakiak emozioetan oinarrituta (%51 guztiz ados edo ados) eta, gizonen ardura garrantzitsuena dirua irabaztea dela eta emakumeena etxea eta familia zaintzea dela (%11) hautematen dute herritarrek.

Jendartearen gehiengoak hautematen du emakumeek gizonek baino denbora gehiago pasatzen dutela etxeko lanetan eta zaintzan (%84); pertzepzio hau pixka bat altuagoa da emakumeen artean (%87, gizonen %82ren aurrez aurre). EBko herrialdeetan soilik Grezia eta Espainiak gainditzen dute Euskadi arlo honetan.

%99
Etxean ere, berdin

Emakumeek zein gizonek familiako rol desiragarrien inguruan iritzia partekatzen dute, honela: emakumeek zein gizonek etxearen eta familiaren zaintzaz arduratu beharko lukete (%99 guztiz ados edo ados), gizonek zein emakumeek etxera dirua ekartzeaz arduratu behar lukete (%84), etxetik kanpo lan egiten duen ama batek lanik egiten ez duen batek bezain harreman goxo eta ziurra izan dezake bere seme-alabekin (%74) eta, azkenik, emakume batentzat etxeko lanetan aritzea diru-sarrera bat lortzeko lan egitea bezain gogobetegarria izan daiteke (%59). Bikotean lanaren eta seme-alaben zaintzaren banaketari dagokionean, %57k biek ordu gutxiago lan egin eta biek haurra berdin zaintzearen aldeko iritzia adierazi dute eta, %33k biek lanean jarraitu eta haurra zaintzeko laguntza bilatzearen alde (haurtzaindegia, zaintzailea, aiton-amonak, eta abar).

%71
Emakume gehiago behar dira politikan

Politikan emakumeen presentzia handiagoa aldarrikatzen da, nahiz eta ardura politikoak hartu ahal izateko genero desberdintasunak atzematen diren Euskadin erabakitze politikoko postuetan emakume gehiago egotearen alde dago herritarren %71, aldekotasuna handiagoa da emakumeen artean (%75) gizonen artean baino (%67). Aldarrikapen hau EBko batez bestekoaren (%54) oso gainetik babesten dugu.

Halaber, gehiengo batek uste du politikan ari diren emakumeak hedabideek okerrago tratatzen dituztela gizonak baino (emakumeen %72 guztiz ados edo ados; aldiz, gizonen %60), emakumeengan konfiantza nahikoa ez duten gizonek agintzen dutela politikan (%70), emakumeek askatasun gutxiago dutela euren familia ardurak direla eta (emakumeen %74, gizonen %63ren aurrez aurre) eta politikan ari diren emakumeei gutxiago baloratzen diren edo prestigio txikiagoa duten arloetako ardurak egozten zaizkiela (emakumeen %67 eta, aldiz, gizonen %60).

Orobat erantzukizun politikoak gauzatzeko estereotipoak irauten dutela antzematen da emakume eta gizonen anbizio, interes zein ezaugarriei dagokienean: elkarrizketatuek uste dute gizonek emakumeek baino anbizio handiagoa dutela (%28), emakumeek gizonek baino interes gutxiago dutela politikako ardura postuetan (%25) eta, azkenik, gutxiengoa dira emakumeek ez dutela politikan ardura postuak betetzeko behar diren dohain eta gaitasunik uste dutenak (%5).

%98
Soldata-desberdinetasunaren aurka

Lan munduari buruzko galdera ere egin dira inkestan, soldaten ingurukoa izan delarik gai nagusia. Gehiengoaren ustez emakumeei gutxiago ordaintzen zaie lan mota berarengatik eta onartezina da hori. Alabaina, soilik %14k atzematen du ezberdintasuna norbere enpresan 10 elkarrizketatuk 7k baino gehixeagok uste dute Euskadin emakumeei gutxiago ordaintzen zaiela lan egindako ordu bakoitzeko. Zifra hau Europako batez bestekoaren oso antzekoa da (%69)

Emakumeen eta gizonen arteko soldata ezberdintasunaren balorazio negatiboa EBko altuena da. Honela, herritarren %98k 'ez oso onargarria edo batere onargarria' ez dela deritzote. Lan egiten dutenei euren enpresan gai honen egoerari buruz galdetutakoan, ordea, %14raino jaisten da pareko posizioetan emakumeek gizonek baino soldata txikiagoa jasotzen dutela diotenen ehunekoa (%17 emakumeen artean eta %11 gizonenean). Ehuneko hau EBko herrialdeetako baxuena da.

Lanean ari direnen erdien iritziz euren enpresak arazoari arreta nahikoa eskaintzen dio (%51k diote guztiz edo apur batean), EBko batez bestekoaren azpitik geratzen den portzentajea (%55).

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos