Hamaikak, banan-banan

Oier Sanjurjo. Lizarra. Osasunako futbol jokalaria da Sanjurjo. 2008an egin zuen debuta lehen mailan. Ordutik hona jokatzen du Osasuna taldean.

Julian Iantzi. Lesaka. Telebista aurkezlea da Iantzi. Ezaguna egin zen Basetxea edo Sorginen Laratza moduko saioekin. Azken urteetan El conquistador del fin del mundo telebista saioa aurkezten du ETB2n.

Edorta Salvador. Iruñea. Okina eta sukaldaria. Pan Baker akademiaren sortzailea da, ogia egiteko ikastaroak eta berrikuntza jorratzen ditu. Basque Culinary Centerreko irakaslea da.

Zuriñe Hidalgo. Zizur Nagusia. Abeslaria eta aurkezlea. Hesian taldeko abeslaria da, eta gaur egun ETBko hainbat saio aurkezten ditu, 3txulo edo Bagoaz, kasuko.

Nerea Egozkue. Iruñea. Modeloa. Miss World Navarra 2017 izan zen.

Nerea Fillat. Iruñea. Katakrak proiektuko kidea. Aktibista.

Mikele Grande. Uharte. Chrysallis elkarteko kidea da Grande. Aurten txupinazoa botatzeko hautagaia da elkartearekin batera.

Mikel Idoate. Iruñea. 2016a arte pilotaria izan zen Idoate. Erretiroa hartu ostean enpresa munduan murgildu zen; abokatua ere bada.

Pello Yaben. Iruñea. Enpresa aholkularia. 'El ocaso de la gestion de RRHH¡ liburuaren egilea eta Developing Organizations aholkularitza enpresaren sortzailea da.

Juan Kruz Lakasta. Iruñea. Kazetaria. Eguzki irratian hasi zen lanean 17 urte zituela. Ondoren, Euskaldunon Egunkarian aritu zen, eta egun, Euskalerria irratian aritzen da. Irratiaz gain telebistan ere aritu da iritzi emaile, gidoigile eta kolaboratzaile lanetan.

Saioa Jaurena. Elizondo. Errugbi jokalaria. Getxo taldean jokatzen du Jaurenak nesken ohorezko mailan.

 

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos