Borrar
Hotel Nacional de Cuba, Habanako klasikoena, eta onenetakoa. EFE
Habanako hotelak, wifirik gabeko oporrak nahi dituztenentzat aproposenak

Habanako hotelak, wifirik gabeko oporrak nahi dituztenentzat aproposenak

Kubako hiriburuan, hotelen %2k eskaintzen diete bakarrik bezeroei dohaineko konexioa

m. imaz

Jueves, 10 de agosto 2017, 18:47

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak udaberrian zabaldutako datuaren arabera, Espainiar estatuko gazteen laurdena interneten 'muturreko erabiltzaileak' dira. Egunean sei ordu baino gehiago igarotzen dituzte konektatuta, eta 10etik 7 estresak jotzen ditu 4G edo wifirik ez badute. Muturreko egoera horietara heldu gabe ere, gero eta jende gehiago sentitzen da galduta interneterako sarbidea ez badauka une oro bermatuta.

Horiek, oporrak prestatzen ari direnean, batez ere ohiko tarifak balio ez dien tokietara badoaz, arreta berezia eskaintzen diote aldagai horri ostatua aukeratzerakoan. Eta aukera guztiak aprobetxatzen dituzte, doakoak badira hobe, sarera lotuta egoteko, segurtasunari jaramonik egin gabe, hain da garrantzitsua haientzat haririk gabeko zilbor-hestearekiko lotura.

Kontrakoa nahi duten bidaiariak ere badira, ordea. Eta gero eta gehiago omen dira oporretan erabateko lasaitasuna bermatzeko telefono adimentsu, tableta eta horrelakoak alboratzen dituztenak.

Kayak bidaia-bilatzaileak egin duen azterketa baten arabera, desintoxikazio digitalerako helmuga turistiko aproposena Habana da. Hain zuzen ere, bertako hotelen %98k ez daukate wifi sarerik. Oro har, azkenaldian ahalegin handiak egiten ari bada ere, atzera samar dabil Cuba estaldurari dagokionez, eta hotelak ez dira salbuespena, ezta bost izarrekoak ere. Nahikoa da edozein bilatzailetan ‘doako wifia’ jartzea baldintza bezala ikusteko nola murrizten den, dozena erdian gelditu arte, Habanako hotelen zerrenda.

Oporrak mezurik, sare sozialik eta posta elektronikorik gabe igaro nahi dituztenek Asiako zenbait herrialde ere badituzte aukeran. Deigarria bada ere, munduko telefono mugikor ia denak egiten dituzten herrialdeetako hiriburuetan da altuena wifi sarerik ez duten hotelen ehunekoa.

Nolanahi ere, denek oso urrutitik begiratzen diote Habanak finkatutako markari. Bigarren postuan, berdinduta, Manila eta Seul daude. Bi hiriburu horietako hotelen %27k ez dute wifi sarerik. %24na berdinduta daude, berriz, Pekin, Tokio, New Delhi eta Shanghai. Hamarrekoa osatzen dute Marrakex (%23), Kuala Lumpur (%19) eta Hanoik (%16).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios