Familia guztiarentzako antzerkia, Donostiako Guardetxean

Guardetxean egindako dantzaldi baten artxiboko irudia /Eli Korta
Guardetxean egindako dantzaldi baten artxiboko irudia / Eli Korta

'Dr. Bubble eta Mc Fly' eta 'Irakurriz' antzezlanak ikusteko aukera izango da igandeotan

Donostiako Urgull mendiaren magalean kokatuta dago Guardetxea, hainbat eta hainbat estilo eta genero desberdinetako ekitaldiak antolatzen dituen lekua: kontzertuak, poesia errezitaldiak eta antzerkiak, adibidez. Abenduko asteburuak familia osoarekin ikusteko antzerkiei eskaini dizkiete. Bihar, hilak 9, eta datorren igandean, hilak 17, ikusgai izango direnak.

Lehenak 'Dr. Bubble eta Mc Fly' du izena. Arratsaldeko bostetan hasiko da, eta bost euroko prezioan daude sarrerak eskuragarri. Sinopsiari dagokiones, honela laburbildu dute.

"Bubble Doktoreak bere laguntzaile Mc Fly bekadunarekin kimika berezia du sortua, Dok eta Mak, Mak eta Dok zientzialari tentelen arten tentelenak izaki euren artean ulertzeko badute nahiko lan. Bi txoropito hauek edozein txokotan euren laborategia prestatu eta zientziaren esentzia bilatzen arituko dira, esperimentu ikusgarriez baliatuz ikuskizun esperimentala eskainiko dute".

Bigarrena, abenduaren 17an egingo dutena, 'Irakurriz' deitzen da. Irakurtzen ari den neska baten mundu bitxian murgilduko da, pasarte desberdinak dituen historio batera eramanez ikuslea. Bidean aurkitzen dituen egoera eta objetuen bitartez bere burua aurkituko du protagonistak eta bere istorioak partekatuko. Ekintzak eta egunerokotasuneko objetuak, jokoan, erronkan eta poztazunean bihurtuko dira mugimendua, ahotsa, orekak, dantza eta kontorsioarekin batera.

Pieza hau ere arratsaldeko bostetan hasiko da, eta sarrerek bost euroko prezioa izango dute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos