Euspot publizitate-lehiaketa sare sozialen erabileraren ingurukoa izango da aurten

Lehiaketako aurkezpeneko irudia/
Lehiaketako aurkezpeneko irudia

Lehiaketan parte hartzeko oinarriek Euskal Herriko biztanleria osoari zuzendutako iragarkia izan behar dela argitzen dute, telebista zein sare sozial bitartez zabaldu ahalko dena

Sare sozialen erabileraren inguruan hausnarketaren inguruan eraikiko dute aurtengo Euspot lehiaketa, euskarazko spot honena bilatzen duena urtero. Gipuzkoako foru Aldundiak antolatzen du lehiaketa, eta berau aurkezteko ekitaldian izan dira, besteak beste, AnatxuChic eta Iban Garcia youtuberrak.

Zehatzago, irudi digitalak bizitza arruntean nola eragiten duen pentsatzea da lehiaketaren helburua. Sare sozialak gure bizitzako ia esparru guztietara zabaldu diren garaian, horrek ere gure artean harremantzeko moduak ere baldintzatzen dituen honetan, nerabe zein helduek, sare sozialetan landutako irudiari edo jasotako mezuei oihartzun handiegia egiten ote diogun erreflexionatzera animatu nahi dituzte parte hartzaileak.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriek Euskal Herriko biztanleria osoari zuzendutako iragarkia izan behar dela argitzen dute, telebista zein sare sozial bitartez zabaltzeko ikus-entzunezkoa izango dena.

Iragarkiek ezinbestez jaso beharko dituen elementuak honakoak dira: gaiarekin bat egiten duen leloa izatea, lanak euskaraz aurkeztea, erabiltzekotan, lizentzia libreko musika izatea, spotentzat propio sortutakoa edo www. audionetwork.com-ek lehiaketarako jarritako bildumatik hartutakoa. 20 eta 30 segundo bitarteko luzera ere izan beharko dute hautagaiek.

Edizioa eta post-produkzioa ere nahi diren programekin egin ahal izango dira. Betiere, hobetsi egingo dira HD formatuan, progresiboan grabatutako eta muntatutako lanak.

2018ko maiatzaren 2an, goizeko 10:00ak baino lehen entregatu beharko dira spotak eta publikoak bozkatu ahal izango du 2018ko maiatzaren 3tik 8ra arte. 17an egingo da sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean.

Bertan, bost kategoria sarituko dira: Spotik onena (1.000 euro), Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro), Publikoaren saria (500 euro), Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro), BHklip saria (14-18 urte, 250 euro). Parte-hartzaileei dagokienez, norbanakoak, taldeak zein enpresa profesionalak izan ahalko dira.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos