Euskara "inflexio puntuan" ikusten du Zupiria sailburuak

Artxiboko argazkian, Bingen Zupiria Donostiako Kursaalen./USOZ
Artxiboko argazkian, Bingen Zupiria Donostiako Kursaalen. / USOZ

"Dudarik gabe" hizkuntza ezagutzatik erabilerara jauzi egitekotan dagoela adierazi du Kultur eta Hizkuntza Politika sailburuak

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren iritziz, "dudarik gabe", euskarak ezagutzatik erabilerara jauzi egiteko inflexio puntua bizi duela. Horrela, euskararen ezagutzak hazten jarraitu behar duela eta erabilera "arlo guztietan" bultzatu behar dela nabarmendu du Euskadi Irratian egindako eta Europa Press berri agentziak jasotrako elkarrizketa batean.

Euskararen egoerari "perspektiba pixka batekin" begiratu behar zaiola adierazi du, "ze batzutan azken-azken minutuko datuari begiratzen diogu eta ahaztu egiten zaigu nondik gatozen eta ez dugu begiratzen nora goazen". Horrela, gogoratu duela 35-40 urte ez zegoela euskarazko libururik, herritar gehienek ezin zutela euskaraz ikasi edota administrazioetan ez zegoela non euskara erabili.

"Hori gertatu da duela 35-40 urte. Horrek esan nahi du dena egina dagoenik? Ez. Horrek esan nahi du jarri beharko genituzkeela helburu konkretu batzuk datozen urteetarako, eta jarri behar direla behar diren baliabideak horiek bultzatzeko. Ezagutzak hazten jarraitu behar du, gero eta euskaldun gehiago behar ditugu, euskara norekin hitz egin behar dugu, euskaldunak behar ditugu inguruan euskaraz hitz egin ahal izateko. Hor zeresan handia dute euskaltegiak, eta planteatzen da euskaltegi pribatuentzako eta homologatuentzako diru laguntzak igotzea", azaldu du.

Halaber, euskararen erabilera "arlo guztietan" bultzatu behar dela defendatu du. Ildo horretan, esan du administrazioei dagokiela "neurriak hartzea administrazioan euskararen erabilera igo dadin", baina hori beste eremu batzuetan ere lortu behar dela nabarmendu du: "lortu behar dugu kalean, hezkuntza sisteman, lan munduan, teknologia berrietan, kirol arloan". "Guzti horrek eraman behar gaitu urte batzuetan aurrerapauso nabarmenak ikustera", gaineratu du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos