Borrar
Euskaltzaindiaren webguneak 84.000 bisita izan ditu udan

Euskaltzaindiaren webguneak 84.000 bisita izan ditu udan

Webgunearen bistaratzeak, guztira, 436.065 izan dira, Akademiak asteazken honetan jakitera eman duenez

DV

Donostia

Jueves, 7 de septiembre 2017, 11:56

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskaltzaindiaren atari digitalak (www.euskaltzaindia.eus) 84.014 bisita jaso ditu udaldian, bi hilabete tartean, eta bistaratzeak, guztira, 436.065 izan dira, Akademiak asteazken honetan jakitera eman duenez.

Akademiaren arabera, uda atseden hartzeko sasoia da, eta gizarteko alor guztietan nabaritzen da hori. Dena den, bere webguneak "nahikoa bisitari" izan ditu tarte honetan, "eta horrek erakusten du uztailean eta abuztuan ez dela erabat eteten jende askoren jarduna, are gutxiago euskaltzaleen jakinmina".

Modu honetan, aipatu bezala, Euskaltzaindiaren atari digitalak 84.014 bisita izan ditu bi hilabeteko tartean, eta bistaratzeak, guztira, 436.065 izan dira. Azken hilabeteetako joerari jarraituz, udaldian ere Euskaltzaindiaren Hiztegia izan da gehien kontsultatu den edukia: 149.691 bistaratze izan ditu. Atzetik Euskal Onomastikaren Datutegia egon da, 137.800 bistaratzerekin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios