'Euskadi Lagunkoia' adinekoen ongizaterako plana, zahartze aktiboaren inguruko jardunaldietan

Biztanleriaren zahartzeari buruzko nazioarteko biltzarra Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoak antolatu du/Reuters
Biztanleriaren zahartzeari buruzko nazioarteko biltzarra Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoak antolatu du / Reuters

Eusko Jaurlaritzaren ekimena, NBEak antolatuta Lisboan egin duten jardunaldietan aurkeztu dute, "adin guztientzako gizarte iraunkor bat" nola eraiki azaltzeko. 56 herrialdetako ordezkariak bertaratuko dira

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

56 herrialdetako ordezkariak Lisboan bilduko dira datorren irailaren 21ean eta 22an, biztanleriaren zahartzeari buruzko nazioarteko biltzarrean. Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoak (UNECE) antolatu du biltzarra.

UNECEko, NBEko, Europako Batzordeko eta Lanaren Nazioarteko Erakundeko (LNE) 56 estatu kideetako zahartza-arloaren arduradunez gainera, hainbat herrialde eta eskualderen ordezkariek eta askotariko erakundetako gizarte-agenteek hartuko dute parte.

Nazioartera plazaratuko duten 'Euskadi Lagunkoia' izeneko Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren ekimenak erraztu eta bultzatu egiten ditu adinekoen ongizate handiagoa sustatzeko neurriak 50 bat udalerritan, eta NBEak Lisboan irailean antolatutako jardunaldietako informazio-ekitaldietan egongo da. Jardunaldietan 56 herrialdetako ordezkariak egongo dira zahartze aktiboaren inguruan eztabaidatzeko.

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiaren hitzetan: "Adinekoak ongizate-prozesu baten protagonista dira, gure eguneroko bizitzaren onerako izango den prozesuarena, eremu publikoen berreskuratze arrazionalagoan, herritarren arteko harremanetan eta zaintzen transferentzietan oinarrituta. Bizitza errazten duten xehetasun eta gauza txiki horiei esker, bizitza hiri eta herrietan atseginagoa izango da gizarte osoarentzat".

Nazioarteko hizlariak

Batzarra Lisboako Biltzarren Zentroan egingo da, eta foroa ireki eta ixteko ekitaldiak hauen esku egongo dira: Olga Algayerova UNECEko idazkari exekutiboa eta José António Vieira da Silva Portugalgo Lan, Solidaritate eta Gizarte Segurantzako ministroa.

Hizlari gisa agertzen dira, besteak beste, Marcelo Rebelo de Sousa Portugalgo presidentea, Marianne Thyssen Enplegu eta Gizarte Gaietako Europako komisarioa eta Heinz Koller Europarako eta Erdialdeko Asiarako LNEko eskualde-zuzendaria. António Guterres NBEko idazkari nagusiak mezu bat helaraziko du biltzarrean zehar.

Topaketaren amaieran, UNECEko herrialdeetako ministro eta ordezkariek Lisboako Deklarazioa sinatuko dute. Deklarazioan, zahartzearen alorrean datozen bost urteetarako orientabideak bilduko dira. Biltzarraren esparruan,

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos