Etxeko lapurretak saihesteko jakin beharreko gomendioak

Ateetako markatzaileei eta arrotzei erreparatzeko gomendatu du Ertzaintzak, oporretako egunetan ezbeharrak ekiditeko asmoz
Oporretako egunak aproposak izaten direnez etxeetan lapurtzeko, Ertzaintzak herritarrei gomendatu die arretaz erreparatzeko etxeko sarrerako ateetan egon daitezkeen plastikozko markatzaileei edo inguruan ikusmiran dabilen jendeari. Susmoren bat izatekotan, 112 telefono zenbakira deitzea eskatu dute, "hobe delako alarma faltsu batez arduratzea lapurreta batez arduratzea baino".
Ertzaintzak jakinarazi duenez, lapurrek modu bertsuan jokatzen dute, berrikuntzaren bat edo beste sartuta. Hiri eta herri inguruneetan sarrailaren ezkutu babeslea eta zilindroa hausten dituzte, bai eta behatxuloa estali ere, lekukorik izan ez dadin. Bestalde, kolpeko sarraila duten ateak "irristatzearen" metodoaren bidez zabaltzen dituzte, plastikozko xafla bat erabilita. Landa ingurunean edo bizitza bakarreko etxeetan atea edo leihoa palankarekin manipulatuta sartzen dira, edo zabaltzeko eskulekutik hurbil dagoen kristala hautsita.
Mota honetako delituek behera egin dute pixkanaka azken bost urteetan, batez ere herritarrak gehiago kontzientziatuta daudelako eta arduratsuagoak direlako, bai eta ertzain etxeek abian jarritako ekintza plan operatiboen ondorioz ere. Hala ere, ohartarazi dute oraindik lapurretek jarraitzen dutela, eta gomendioak jarraitzeko eskatu dute.
Lapurretak eguneko edozein ordutan gerta daitezke, eta dirua, bitxiak eta aparatu informatiko edo ikus-entzunezko txikiak dira gehien lapurtzen direnak. Lapurreta horietako gehienak Espainiako Estatuan batetik bestera dabiltzan eta ohiko delitugileek edo lapurreta egiten "profesionalak" direnek osatutako talde kriminal ibiltariek egiten dituzte.
Bederatzi aholku
Horrela, lapurretei aurre hartzeko aholkuak eman ditu Ertzaintzak. Beti itxi behar da etxeko sarrerako sarraila giltzaz, bi buelta emanda. Bitxiak eta balioko objektuak ustekabeko lekuetan gordetzea neurri egokia da lapurreta eginez gero galera handirik ez izateko, lapurrek denbora gutxi izaten baitute eta lehenengo begiratzen dituzten lekuak ohiko gordelekuak izaten baitira, armairuetako tiraderak, batez ere.
Sarraila modernoak instalatzen saiatu behar da, segurtasun berme handiagoa ematen dute eta. Atearen markoa sarri aztertzea komeni da, erlaitzen bat jarri ote duten ikusteko; halakorik hautematen bada, Ertzaintzara berehala deitu behar da.
Postontzietako posta eta publizitatea egunero erretiratu behar da, eta etxean norbait dagoela aditzera emango duten gailuak erabili. Konfiantzazko jendearekin hitz egitea komeni da, etxera sarri samar bisita egin dezaten eta nola dagoen ikus dezaten.
Jendaurrean eta sare sozialetan ez da esan behar zein egunetan ez garen etxean egongo, eta ez da halako mezurik utzi behar telefonoaren erantzungailuan. Higiezinari atxikita aldamioak badaude, leihoak eta pertsianak ondo itxi behar dira.
Atalondoaren barruan edo inguruan pertsona susmagarriren bat ikusten bada, Ertzaintzara deitu behar da, SOS Deiak 112 telefono zenbakiaren bidez, eta lapurreta gertatu bada, hobe da ezer ez ukitzea eta gauzak bere lekuan ez jartzea, eta Ertzaintzara berehala deitu (112).
Temas
EuskeraLo + leído
Top 50
- 1
'La Manada' estuvo implicada en un robo en San Sebastián
- 2
Se filtran imágenes de la presunta agresión sexual de 'La Manada'
- 3
«El avión está aparentemente normal y podemos intentar el vuelo, pero no podemos obligar a nadie a permanecer dentro»
- 4
El asesino de Vitoria fue primero a por María José y luego mató a Florentina, según la autopsia
- 5
Ricardo González, el juez que votó por la absolución: «En el vídeo la mujer se muestra relajada»
- 1
'La Manada' estuvo implicada en un robo en San Sebastián
- 2
La Ertzainza descarta la intervención de terceras personas en la muerte de un hombre hoy en Irun
- 3
'La Manada' se libra de la condena por violación porque «no hubo golpes» ni «fuerza eficaz»
- 4
Se filtran imágenes de la presunta agresión sexual de 'La Manada'
- 5
«El avión está aparentemente normal y podemos intentar el vuelo, pero no podemos obligar a nadie a permanecer dentro»