Errepideen egoera kontatzen duen gailua heldu da

Radarrei buruzko informazio ugari eskuratu dezake
Radarrei buruzko informazio ugari eskuratu dezake

Gipuzkoa da radar kopuru handiena duen estatuko bosgarren probintzia eta 600 isun baino gehiago jarri zituen iaz gehiegizko abiadurarengatik EAEn

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Coyotek, mugikorretarako aplikazioak eta kotxean bertan erabiltzeko gailuak, radarren kokapena eta errepideen egoera jakinarazten dizkizu, besteak beste. Plataformak emandako informazioa Trafikoko datu base ofizialei eta Coyote komuniateari esker lortutako datuetan oinarritzen da. Radar mugikorrei, kontrako egoera meteorologikoei eta bideko objektuei buruzko informazioa jakinarazteko balio du. Orain, lehen denda irekiko du enpresak Bilbon.

Coyote plataformak egunean Europako 5 milioi gidariri informazioa eskaintzeko ahalmena du. Erabiltzaile komunitateak 870 milioi kilometro barrena gidatzen dute hilabetero, 4 intzidentzia segundoko jakinaraziz, batezbesteko.

Euskadin 137 radar finkok eta semaforoetan kokatutako 16 radarrek, egunean 600 isun baino gehiago jarri zituen iaz gehiegizko abiadurarengatik. Bartzelona eta Madrilez gain, erabiltzaile gehien dituen autonomia erkidegoa da Euskadi. Gipuzkoa da, gainera, radar kopuru handiena (66) duen estatuko bosgarren probintzia. Bizkaia eta Araba, bestalde, 10. postuan (49 radarrekin) eta 15. postuan direlarik, hurrenez hurren.

Kokaleku estrategikoa

Egoera honek, eta Euskadik Frantziarekiko duen kokaleku geoestrategikoak eragin dute Coyote enpresak lehen pop-up denda irekitzea; Bilboko Artea saltoki-gunean. Europako beste herrialdeetan (Frantzian, Alemanian eta Italian) duen marka-estrategia jarraitzeko hain zuzen. Coyote plataforman izenpetutako erabiltzaileek, gidari galiar eta euskaldunek, trafiko egoerari buruzko eta abiadura radarrei buruzko informazio ugari eskuratu ahal izango dute horrela.

“Guretzat izugarrizko poztasuna da Euskal Autonomia Erkidegoan elkartze-puntu hau zabaltzea, gure erabiltzaile komunitatearen hazkundeak duen garrantzia dela eta. Denda hau Coyoteren filosofiaren eta erabiltzaile-esperientzia pertsonalizatu, profesionala eta berritzailea eskaintzeko konpromisoaren isla da” azpimarratu du Gregoire Destrek, Iberirar Penintsulako Coyoteren Zuzendariak.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos