Energia elektrikoaren garraioan prestakuntza eta ikerkuntzaren alde

Enrique Amezua eta Antonio González Urquijo/
Enrique Amezua eta Antonio González Urquijo

EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta Red Eléctrica de España enpresak hiru urte iraungo duen lankidetza akordioa sinatu dute

DV

Azterlanak eta ikerketak egitea, eta ikasleen, irakasleen eta ikertzaileen prestakuntza hobetzea. Horiek dira Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta Red Eléctrica de Españak (REE) sinatu duten akordioaren helburuak. Lankidetza akordio berriak ugaritu egingo ditu unibertsitateko ikerketa proiektuak eta bertako ikasleek enpresetan egin behar dituzten praktikak, oraingo honetan energia elektrikoaren alorrean. Esparru hitzarmena sinatuz, bi aldeentzat mesedegarriak izango diren eta Euskadiko garapen zientifikoa eta aurrerapena sustatuko duten programak eta ekintza zehatzak bultzatzeko. Enrique Amezua Ingeniaritza Eskolako zuzendariak eta Antonio González Urquijo REEren iparraldeko guneko lurralde ordezkariak sinatu dute hasiera batean 3 urteko iraupena duen hitzarmena.

Horrela, bi erakundeek baterako jarduketako ekimenak jarriko dituzte martxan lehentasunezko hainbat gunetan: azterlanak eta ikerketak egitea, eta ikasleen, irakasleen eta ikertzaileen prestakuntza eta hobekuntza. Proiektuak ikasleei ahalbidetuko die Red Eléctricaren instalazioak bisita ditzaten, REEko arduradunek hitzaldiak eta prestakuntza mintegiak eskaini ditzaten Ingeniaritza Eskolan eta elektrizitatearen garraioan espezializatuta dagoen enpresak hezkuntza arloko lankidetza programak eskaini ditzan, ikasleek praktikak eta Gradu Amaierako Lanak edo Master Amaierako Lanak egin ditzaten. Ikerketa proiektuak ere egingo dira etengabeko prestakuntza jasotzen duten eskolako irakasleekin.

Hitzarmen hori, Eskolak 2020. urtera arte aurrera daraman Plan Estrategikoaren barruan dago. Planak dituen lehentasunezko alderdietako bi Nazioarteko Harremanak eta enpresa ingurunearekin dagoen erlazioa dira. Enpresa ingurunearekin duen lotura estua da Bilboko Ingeniaritza Eskolaren ezaugarri nagusietakoa. Horri dagokionez, jadanik finkatuta dauden ekimenak ditu, Enpresa Ikasgelak, 300 konpainia ingururekin aurrera daramatzan lankidetza praktikak, edo Eskolako ikasleak eurenganatzeko interesa duten enpresekin gauzatzen duen mintegi eta jardunaldi programa zabala. Horiek guztiek erraztu egiten dute enpresarekin harreman sendoa eta estua izatea.

Laburbilduz, unibertsitateko eskola hau enpresa munduarekin lotzen duten zenbait ekintza, lan merkatuari eta gizarteari ahalik eta ondoen prestatuta egongo diren titulatuak eskaintzen jarraitzeko xedez.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos