Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Euskalmetek ataria da bisita gehien jasotzen dituena. Joan den abenduan egindako argazkian, olatuak Donostiako Pasealeku Berrian. EFE
Eguraldia, lana eta euskara, bisita gehien erakartzen dituzten atalak

Eguraldia, lana eta euskara, bisita gehien erakartzen dituzten atalak

Jaurlaritzaren web sare ofizialak ia 55 milioi bisita jaso zituen 2017an, aurreko urtean baino %7,6 gehiago

Miércoles, 17 de enero 2018, 12:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskalmet, Lanbide eta Euskara. Horiexek izan ziren 2017an Eusko Jaurlaritzaren web sarea osatzen duten 75 atarietan hiru bisitatuenak, bisita guztien %35 erakarri zituztelarik. 11.429.313, 7.451.654 eta 6.814.035 bisita izan zituzten guztira, sare ofizialak 54.714.097 bisita jaso zituela, aurreko urtean baino %7,6 gehiago.

Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, www.euskadi.eus barruan nabigatzean, 218.326.790 orri ikusi ziren (aurreko urtean baino 11,8 milioi gehiago), eta nabigatu zuten pertsonek 3 minutu eta 21 segundo eman zituzten bisita bakoitzean.

www.euskadi.eus sareak 75 atari biltzen ditu, eta, Jaurlaritzak berak azaldu duenez, "Eusko Jaurlaritzaren menpeko Administrazio Publikoaren zerbitzu guztiei buruzko informazio eta dokumentu osatua, gardena eta formatu sinplekoa" eskaintzen du. Atari sarea 2004. urtean sortu zen, "zerbitzu publikoaren izaerarekin eta euskal administrazio publiko guztien topagune gisa". Hori dela eta, "beste euskal herri erakunde batzuen webguneetarako estekak ere eskaintzen ditu, hala nola Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundien eta batzar nagusien, Eusko Legebiltzarraren, Eudelen eta abarren webguneetarakoak".

2015. urtean webgunea berriz diseinatu zen, izapideak ahal zen neurrian sinplifikatzeko eta, era horretan, pertsonei denbora eta administrazioari kostuak aurrezteko. "Gobernantza onaren balioetan oinarrituta dagoen on line gune publiko bat da, eta herritarrek politika publikoetan parte hartzeko aukerari, irekierari eta gardentasunari ematen die lehentasuna", adierazi du Erkorekak. Birmoldaketa hori egin zenetik, gailu mugikorretatik egindako bisiten kopuruak gora egin du nabarmen. Hain zuzen, urte horretan ia 10 milioi bisita egin ziren gailu mugikorretatik (guztien %30,5), eta 2017an, berriz, ia bisiten erdiak egin ziren smartphone edo tabletaren bidez (%45).

Guztiz elebiduna da, eta .eus domeinua erabiltzen du, "Eusko Jaurlaritzak hasieratik bultzatu baitu euskara bultzatzeko eta Euskadi mundu digitalean kokatzeko sortutako PuntuEus fundazioaren lana"

Bisiten jatorriari dagokionez, 2017an egindako bisita gehienak, logikoa denez, EAEko hainbat lekutatik egin ziren. Sarrera kopuru gehien erregistratu zuten hiriak, Bilbo (14.526.171 bisita), Donostia (6.533.080) eta Gasteiz (4.314.455) izan ziren.

Espainiako Estatutik egindako saioei dagokionez, sarean gehien sartu ziren hiru hiriburuak Madril (4.429.840), Bartzelona (2.225.064) eta Valentzia (1.861.452) izan ziren.

Azkenik, beste herrialde batzuetatik egindako sarrerei dagokienez, Frantzia izan zen herrialderik aktiboena, 532.644 bisitarekin. Jarraian, Mexiko eta Kolonbia kokatu ziren, 358.714 eta 234.089 bisitarekin, hurrenez hurren.

.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios