Unibertsitateko ikasleek udako praktikak egiteko deialdi berria egin du nanoGUNEk

3. eta 4. mailako unibertsitateko hamar ikaslek izango dute praktikaldia egiteko aukera/Usoz
3. eta 4. mailako unibertsitateko hamar ikaslek izango dute praktikaldia egiteko aukera / Usoz

Otsailaren 4ra arte dago NanoGUNEko ikertzaileekin batera 2 hilabetez lan egiteko eskaerak bidaltzeko epea zabalik

DV

CIC nanoGUNEk Udako Praktika Programan parte hartzeko urteroko deialdia zabaldu berri du. Praktika bekak aukera eskaintzen die ikasketa zientifikoetako hainbat unibertsitateko ikasleei, punta-puntako ikerketa-zentro bateko jarduera bertatik bertara ezagutzeko.

Programa horri esker, Fisikako, Kimikako, Biologiako eta Ingeniaritzako 3. eta 4. mailako unibertsitateko hamar ikasleri hilabete eta erdiko edo bi hilabeteko praktikaldia egiteko aukera emango die nanozientzian espezializatutako euskal zentroak.

Unibertsitateko ikasleak nanoGUNEko ikertzaileekin batera arituko dira ikerketa-proiektuetan, hala nola nanomagnetismoaren, nanoelektronikaren, grafenoaren edo diagnostiko medikoetarako fotonika aplikatuaren arloetan.

Interesa dutenek otsailaren 4a baino lehen nanoGUNEren webgunean egin beharko dute Udako Praktika Programan parte hartzeko eskaera, NanoGUNEren webgunean. Bertan, deialdiari buruzko informazio xehea aurkitu dezakete ikasleek.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos