UEUk 22 ikastaro eskainiko ditu urria eta abendua bitartean

UEUko udako ikastaroak, Eibarko Markeskuko Jauregian/Morquecho
UEUko udako ikastaroak, Eibarko Markeskuko Jauregian / Morquecho

Matrikula egiteko epea dagoeneko irekita dago eta www.ueu.eus webgunean egin daiteke

DVDonostia

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) udazkeneko eskaintza aurkeztu du, eta urria eta abendua bitartean 22 ikastaro eskainiko ditu on line eta Eibar, Iruñea eta Azpeitian, beti bezala, euskaraz. Matrikula egiteko epea dagoeneko irekita dago eta www.ueu.eus webgunearen bitartez egin daiteke.

Hain zuzen, UEUk jakinarazi duenez, 'Adingabeak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala', 'Kolorezko zenbakiak. Matematika lantzen erregeleten bidez', 'Moodle-n irakaskuntza eraginkorra nola', 'Nola hezi genero-berdintasunean eskolaren eremuan', 'Norberaren PLEa osatuz: lan akademikoak eta talde-lanak errazteko baliabide teknologikoak', 'R software askearen erabilera Natur Zientzietako estatistikan' eta 'Tribuaren berbak sekuentzia didaktikoak gelan erabiltzeko jarraibideak' dira on line ikastaroak.

Ikasgelako ikastaroei dagokienez, Eibarren, 'Euskal paisaiak 2050: Eibarko erronkak aztertuz lurralde zabalerako aukerak sortzeko', 'Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: zure produktibitatea hobetzeko metodo eta tresnak', 'Galerak, heriotza eta dolua haurren hezkuntzan', 'Larreko eskolatik. Musika beste era batera irakasteko proposamena', 'Prozedura feministak: ezagutza, ikerketa eta herrigintza' eta 'Arkitekturan, euskaraz? II. Topaketa' ikastaroak egingo dira.

Azpeitian, 'Argazki kontakizuna. Istorioak garatzeko estrategiak' eta 'Gaitasun sortzaileari ateak irekitzen' ikastaroak izango dira, eta, azkenik, Iruñean, 'Adimen emozionala ikasgelan', 'Argazkigintza digitala: edizioa', 'Bizitzaren eskola: askatasunerako pedagogia', 'Jende aurrean hitz egin. Aurkezpenetan entrenamendu trinkoa", "Nerabeekiko lana irakaskuntzan', 'Psikomotrizitatea, mugimendu eta jolas librea' eta 'Sexuaren inguruan begirada hausnartua' ikastaroak.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos